Nafarroa: azkenean diru-laguntza bai, baina mesfidantza ere bai

Laurden bat jan diote hasierako partidari, baina azkenik diru-laguntza jasoko dute euskaraz diharduten nafar hedabideek. Izua ez zaie oraindik guztiz kendu ordea. Hainbat hilabetez izan duten beldurrak arrastoa utzi die, trauma-ondoko estresa bailitzan. Aurten bai, baina datozen urteetan zer?