Bilbo berriak pasealeku dotoreak besterik ez ditu behar?
1985etik, Europako hainbat herrialdek -49k gaur egun- Ondarearen Europar Jardunaldiak antolatzen dituzte. Ez dago data finkorik, baina udazken aldera izaten dira, herrialde bakoitzak nahiago duen egunetan. Aurten, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Bizkaiko ordezkaritzaren bitartez, industria-ondareari eman nahi izan dio arreta. Bilbo bere burua edertzen dabil aro post-industrial honetan. Baina batzuen ustez, garabi eta fabrikek [...]



