Telefonia mugikorra, zerbitzu unibertsal izateko bidean Europan

Herritarren kezka nagusia eguneroko jana lortzea ez den herrialdeetan, telefonia finkoa zerbitzu unibertsaltzat jotzen da. Hala da behinik behin Europar Batasunean eta AEBetan, nahiz eta estatubatuarrek, zerbitzu publiko kontzeptuaren oso zale ez izaki, sarbide unibertsala esatea nahiago duten. Gauza bera da azken batean.

Nor da hemen piztia?

Gaur, apirilak 24, Laborategietako Animalien Nazioarteko Eguna da. Gipuzkoako Animalien Eskubideen Aldeko Elkarteak (AEAE) efemeride hori baliatu nahi du hamaika esperimentutan hamaika aberek jasaten dituzten hamaika mila tortura eta tratu txarrak salatzeko. Salaketa hori performance baten bidez zabalduko dute datorren larunbatean, arratsaldeko 19:30ean, Donostiako Bulebarrean. Ez da azken aldian sortu den era horretako ekimen bakarra. [...]

Familia kontziliazioaren etorkizun iluna

Nerabe eta gazteei buruzko ikerketa soziologiko baten emaitzak kaleratu berri dira. Mota horretako hamazazpi milagarren ikerketa, bide batez esateko; noizbait aztertu beharko da zergatik egiten den nerabeei buruzko hainbat azterketa, badirudi-eta helduekiko -gizakiaren marka neutroa, nonbait- dituzten desberdintasunen arrazoiak asmatu nahian ari direla batzuk etengabe. Baina hori beste baterako utziko dugu. Orain, hel diezaiogun azken [...]

Zer moduz pasatu zenuen atzo lanean?

Ofizialki izendatutako “nazioarteko zerbaiten egunak” gutxi balira, badira ekimen pribatuz sortzen direnak. Atzo, apirilaren 1a, esaterako, Lantokiko Jolas Giroaren Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu osoan, Playfair izeneko AEBetako kontsultoretza batek orain dela hamarkada bat ezarritako ohiturari jarriki. Bide batez, ospatzaileek datarentzako ofizialtasuna eskatu zieten erakunde publikoei. Serioa al da hau?