EHUk ikerkuntzarako diru-laguntza berriak iragarri ditu: milioi bi eta erdi euro 2008an zehar erabiltzeko. Zehazki, azpiegiturak finantzatzeko eta proiektu berriak bultzatzeko. Miguel Angel Gutierrez Ikerkuntza Errektoreordeak adierazi duenez, laster egingo dute beste deialdi bat giza-baliabideak indartzeko helburuz. Eta horretan, giza-baliabideetan du EHUk beharrik handiena hain zuzen, Ikertzaile Prekarioak (IP) elkartearen ustez. Laborategietan teknikari kualifikatu falta [...]
Bipartidismoaren Espainian ehun hautagaitza inguru aurkeztu dira hauteskunde orokorretara. Horietatik 34 ez dira 1.000 boto eskuratzera iritsi, eta asko ezta 100 ere. Alderdi zerrenda osoa irakurtzea dateke irribarre egiteko arrazoi bakarra, barregura gutxi eragin digun kanpainan. Denetik dago lapikoan: betiko alderdiak, garai batean handiak izandakoak, CDS bezala, gaur hutsaren hurrengo; autonomia erkidego bati dagozkionak, edo [...]
Oso bertsio zabalduaren -apika zabalduenaren- arabera, aurten betetzen dira 100 urte martxoaren 8ko ospakizuna eragin zuen gertakari lazgarritik. Baina askok ukatu egiten dute hori. Garrantzi handirik gabeko akats historikoa baino, ezker eta eskuinaren arteko borroka izan liteke desadostasun horren jatorria.