Asakoren etxea da Japonian zentral nuklearrei aurre egiten dieten herritarren ikurra. Oma herrian, J-Power erraldoiak 1982an erabaki zuenetik hor erreaktore nuklearra eraikitzea, Kumagai Asako borrokatu zen hori eragozteko, lur haietan zeukan etxea zutik atxikiz. Orain konpainiak etxea eraitsi nahi duenean, haren familiak laguntza eskatzen dio munduari: egunero gutun bat etxera iristea dute helburu, postaria egunero [...]
Japoniako Gobernuak Fukushimako erreaktoreak (baina oraindik han erreaktoreak badirela esan liteke, haien barrunbeak funditu ostean?) hotzean egonkortu dituela aldarrikatu duen garai beretsuan, Tomohiko Suzuki kazetari independienteak ostiralean eman zuen irakaspenez beteriko prentsaurreko bat, Former Fukushima plan worker – press conference bideoan osorik ikus daitekeena, bere gehienean ingelesezko itzulpenez horniturik. Suzuki kazetariak lortu zuen 2011ko udan [...]
Iruñeko Cenlit-Denonartean argitaletxeak, Stéphane Hesselen Haserretu zaitezte! arrakastatsua euskaraz eman zuenak berak, Japonian gertatutako hondamendi nuklearrari buruzko liburu beroa plazaratu du orain: Daniel de Rouleten Ez duzu deus ikusi Fukushiman. Jatorrizko frantsesez Tu n’as rien vu à Fukushima izenburua daramalarik, gaztelaniaz eta beste zenbait hizkuntzatan titulutzat eman dioten Fukushima mon amour euskaraz bigarren lerroburuan ipini [...]
Akira Kurosawa (Japonia, 1910-1998) zuzendariak, Zazpi samuraiak, Ran eta beste zenbait film gogoangarri egin zituen hark, zahartzaroan Ametsak (japonieraz Yume, Interneten ingelesezko Dreams ipinita aurkitzen da errazen) izenekoa ekoiztu zuen 1990ean. Kurosawak bere bizitzan zehar edukitako zortzi ametsetan oinarritua, bosgarrena da Mount Fuji in red, Fuji mendia gorriz. Hona ingelesezko Widipediako sinopsia: “Pelikulako bigarren amesgaiztoa. [...]
El Pais egunkariak Entzutegi Nazionaleko aktualitatearen jarraipena egiteko izendatuta daukan Jose Yoldi kazetariak artikulu garrantzitsu bat plazaratu du gaur: “Aquellas costillas que se lanzaban contra las porras“. Kazetariak eta egunkariak berak gaur hori publikatzeko eduki dezaketen interesen miaketan sartu gabe (El Paisek gaiotan sekula ez du egiten ezer aliritzian), bi osagai garrantzizko ikusten zaizkio artikuluari. [...]
Azaroak 21 (eguneraketa): Misterioa argitu dela diote egunkari nagusiek: Budapesten (Hungaria) erradioterapia egiten duten Europako ospitale askorentzako isotopoak ekoizten dituen Izotop Intezet enpresan gertatu omen da isuri erradiaktiboa azaroaren 16an. Geroztik iodo erradiaktiboaren aztarnak aurkitu dira Europako herrialde askotan. Ikusi albistea Le Monden, Le Figaron eta Le Nouvel Obsevateuren. Gaztelaniaz Europa Press agentziak ezagutarazi zuen, [...]
Aste honetako Net Hurbil atalean (“Emakumeak deika Japoniako haurrak salbatzeko eskatuz“) aipatzen den bideo hau merezi du nabarmentzea: “Zer ari zaie gertatzen haurrei? Erradiazioek eragindako sintoma berriak”, euskarazko azpitituluz hornitua. Bideoa osorik (25 minutu) ikusteko pazientziarik ez duenak azpian aurkituko ditu hor esaten direnak testu moduan.
Urriaren 27tik azaroaren 5a bitartean bildurik egon dira ehunka emakume Tokion energia eta industria ministerioaren aurrean. Bi aldarrikapen zeuzkaten: Fukushima hiritik atera ditzatela haurrak eta gelditutako zentralak ez ditzatela berriro abiarazi. Fukushimako 100 emakumek hasi dute mugimendua.
Zizareek zerbaiten abisua ematen ziguten ostiraletik, baratzetik eta kainu-zulotik etxeko atariko porlanean babestera atereak ziren, agian astebururako iragarriak ziren eurien beldurrez, baina ez zen erreza haien mezua ulertzea. Larunbatean euria suilez ari zuen eta alerta horia adierazia omen zuen Jaurlaritzak. Igande goizean anaia Lontxok iratzarri gintuen Oria bazterretik. Ur-kolpe batengatik ez zigun deituko.
Egia ahalmen handiko lehergaia baita, komeni da eztanda txiki kontrolatuetan banatzea herritarrei. Lobby nuklearrak gaur raziotxo bat gehiago eskaini digu… zatia osatzen duen beste puska ezkutatuta eta harako beste albiste larri batekin batean. Erradioaktibitateak bezala egiak alboko kalte gutxiago eragiten omen ditu; nuklearren jabeei bederen. Hain inportanteak dira bi albisteok? Baietz.