Kantatuz joango gaituk berriro ere hirekin zuekin kotxean. “Maiatz lilia erradak norat juan diren elurrak / Othoi, erradak non diren lehengo nexkatx ederrak / Ote lilia erradak non diren lagun onak / Norat juan zaizkidan amets arinak / Non othe diren lagunen arimak”.
Hala esan zuen hitzaldi beroaren erdian eta Donostiako udaleko batzar aretoan bilduek jakintsu atzerritarrak eskatuari erantzunez esku-zartaka ekin zioten. 2012ko maiatzaren 11n gertatu zen hori, egun haietako egunkari, irrati eta telebistek albistegietan jaso ez zutena kontatzen dizut biharamun goizaldeko seietan, leihoaren beste aldetik bizilagunaren oilarra eztarria urratu beharrean ari dela.
Osasunaren Mundu Erakunde independiente bat aldarrikatzen duen Independent WHOk munta handiko foruma antolatu du asteburu honetarako: “Txernobyldik Fukushimara, forum zientifiko eta herritarra erradiazioekiko babesaz”. Independent WHOren helburuak eta ekintzak azaldu genituen 2008ko martxoan “Txernobilgoaren ondorio larriak estaltzeko konplota” Net Hurbilean.
Telebistaz France-2 kate publikoa eskueran daukanak, hitzordu garrantzizkoa dauka asteartean, apirilak 17, gaueko 23:00etan. Iparraldeko adiskide batek ohartarazi digu: La mort est dans le pré (Heriotza zelaietan dago) filma mugarri bat izanen da. Berrikitan Frantziako Senatuan burutu den Congrès sur les Pesticides bilkuran Eric Guéret kazetariak egindako dokumentala ikusi duten guztiek diote haren ondoren ezer [...]
Arnie Gundersen energia nuklearrean aditua famatua egin dute Fukushimako hodamendiaren xehetasun teknikoak azalduz Fairewinds gunean plazaratzen dituen artikulu-bideoek. Gundersen berrikitan Japonian izan da, Tokyoko kaleetako lurzoruaren laginak bildu eta analizatu ditu eta ohartu da daukaten erradioaktibitate handiagatik AEBetan hondakin nukleartzat joko litzatekeela Tokyoko herritarrek egunero zanpatzen duten zorua (azpiko aldean bideoko hitzak euskaratuta).
Euskaldun askok ez dakiten arren zer-nor ziren Torquemada eta Delancre, guk baino memoria hobea daukate Europan. Erromako apezpikuaren aginteari eta dogmei uko egindako herejeek (protestanteak deitzen diegu orain, baina duela hiru egun arte haiek berriro artzain onaren eskortara bihur zitezen eginak gara otoitz eliza katolikoetan) ez daukate ahaztuta Inkisizioa. Ezta Alemaniako banku inportanteenetakoa den Commerzbankeko [...]
Fukushimako honamendi nuklearraren urteurrenean mundu osoan esan eta azaldutakoen artetik bat nabarmentzekotan, Kokoro Fujinamiren mezua. Atzo Frantziako Fessenheimen eta beste zenbaitetan entzun zen. Japoniako haur eta gaztetxoen artean oso famatua den Kokoro Fujinami kantari eta aktoreak -15 urte- duela hilabete Tokyoko elkarretaratze batean parte hartu zuen, zentral nuklearrak ixteko aldarrikatuz, bukaeran jendearekin kantatzeko Fukushimakoa gertatuz [...]
Martxoaren 11an edo bezperan mundu osoan daude deituta manifestazioak zentral nuklearren itxiera aldarrikatzeko: deialdi ezagunenak Articulaçao Antinuclear Brasileirak bildu ditu blogean. Euskal Herrian orain arteko programarik osoena, Ipar Euskal Herriko Bizi! mugimenduak antolatu duen “Urte bat Fukushima eta gero: Energia zalantzan, martxoaren 8tik 11ra” da. Lau ekitaldi nagusien inguruko informazioez gain, konparaketa deigarria eskaintzen du [...]
Gaur goizean ere zutaz oroitu naiz egunsentiko kafearen eskean nindoala birigarroa kantan ari zitzaigunean haltz haren goiko adarretik. Entzun behar zenuen. Otsailaren 20a, Inma, ez geunden ederki orduotan Madrilgo leizeren batean duela bederatzi urte.
Asteburu honetan Japoniako Yokohama hirian burutzen da Global Conference for a Nuclear Power Free World, Nuklearrik gabeko mundu baten aldeko biltzarra, erreferentziazkoak diren sei erakundek sustatuta: Peace Boat erakunde bakezalea, energia berriztagarriak sustatzen dituen Institute for Sustainable Energy Policies, Citizens’ Nuclear Information Center mugimendu antinuklear herritarra, Japonian plutoniorik ez erabiltzea aldarrikatzen duen Green Action mugimendu [...]