[Osasungintza Euskalduntzeko Erakundearen biltzarraren barruan 2012ko maiatzaren 19an irakurritako hitzaldia. "Espondilitisak ia izorratu ninduen" tituluak bigarren lerroburutzat zeraman "Espondilitisa, teknologia eta hirurok"] Egun on, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundean lanean ari zareten emakume eta gizonok. Mila esker gaur zuekin hitz egiteko konbitea egin didazuelako. Ohore bat da niretzako, osasunaz formazio akademikorik batere ez daukan gaixo kroniko honentzako, [...]
Gaixo kronikoa, osasungintza “ofiziala” deituan soluziobide txukunik aurkitzen ez duela-eta terapia alternatiboen oihanean muturra sartu duenetik, sarritan aurkituko da fronterako paraje arriskutsuetan aztarrika. Batzuetan bilaketaren pozez, bestetan beldur puska batez. Far Westeko film klasiko onenetan bezala, aitzindariak eta bandidoak nahasten dira hiri handi seguruetatik urrutiko herrixkotan.
Ipar Amerikako antzinako herrien artean -Pueblatarrak, Hopiak, Anasaziak…- ikono famatua da Kokopelli . Europarrak haruntza heldu baino lehen pintaturik zeukaten basamortuko labarretan. Batera edo bestera irudikatua, Kokopelli aurkituko duzu AEB eta Mexiko arteko herrietan turistei saltzen zaizkien oroigarrietan, izan katilu edo zintzilikario. Gizon konkordun bat dantzan eta sudur luzatuak osatzen duen txistua jotzen.
Simon Armitage (Huddersfield, Ingalaterra – 1963) poeta ezaguna da Britainia Handian eta mundu ingeleshiztunean. Book of Matches delakoan argitaratu zuen Ankylosing Spondilytis sonetoa, bera ere espondilitikoa izaki. Book of Matches “Guduen liburua” euskaratu nuen aspaldi batean paperezko ARGIArako, baina “pospolo-kaja”rekin -box of matches- egiten duenez hitz jokoa, badirudi “Pospoloen liburua” beharko lukeela, Armitagek soneto banaz [...]