Fukushima, Ap-12: Txernobyl berria lehertu zaigunez, duela 25 urtekoaren egia ezkutuak ezagutzeko garaia da

Beraz, gaur denok ziur egon gaitezke: Japoniako lobby nuklearrak kontrolatuta daukan segurtasun nuklearreko erakundeak aitortu du Fukushimako hondamendia Txernobylgoaren larritasun maila berekoa dela. Hilabete berandutu dira egia nabarmena aitortzeko. (Garaiz abisua eman zigulako eskerrak ematetik haratago, kazetariok noiz hartu behar dugu Greenpeace informazio iturri serio ohikotzat?). Oraindik askoz egia larriagoak dauzkate gorderik, bai Fukushiman orain [...]

Aurtengo oporretan… etxean edo inguruan

Krisiak aldarazi ditu, antza, mundu aberatseko kontsumitzaileen oporretarako ohiturak ere. Akabo kontinente batetik besterako bidai “demokratikoak”? Berriro ere, beti izan den legez, Egiptoko piramideak bisitatzea edo Baliko hondartzetan bainatzea aberatsen gutixia izanen dira, gehienera jota jubilazioarekin irabazitako sari oparoa? Europako gazte lizentziatu berriei laster ahaztuko ote zaie ikasketen amaiera ospatzeko Cancunera joateko irrikia? Krisiaren uholdea [...]

John Maynard Keynesen eta George Orwellen lezioak

Ia dena dago esana… eta idatzia. Liburuetan alegia. Krisi kontuetan ere bai. Etxean gazteak ditugunok zorioneko gara beste poz –eta haserre- askoren artean haiek eskuratzen dizkigutelako kaleko informazio garrantzizkoak eta ezagutzen ez genituen liburuak. Gazte unibertsitario batek laga dit Jeffry A. Frieden baten Capitalismo Global. El transfondo económico de la historia del siglo XX.

“Krisia”: otsoa azkenean etorri egin da, eta orain zer?

Joan den martxoan Argia.com irakurri zuenak harriduraz irakurriko zuen Estatu Batuetako ekonomilari batek, Nouriel Roubinik, zioela munduari finantz krisiak 3 bilioi dolarreko kalteak eragingo zizkiola. Minorian zegoen orduan Roubini. Hala zeuden 2007ko udan lehertutako krisia 1929koaren pareko izango zela ziotenak ere. 2008ko “urri beltza”z geroztik inork ez die barre egiten.