Atez Atekotik Zero Zaborrerako bidean

Sarrera hau pello-zubiria-(e)k idatzi du / Martxoa 20, 2010
Atala: Uncategorized

Martxoaren 26,27 eta 28an Gipuzkoako Hernani, Oiartzun, Urnieta eta Usurbilen Atez Ateko hondakin bilketaren eta Zero Zabor asmoaren inguruan nazioarteko Jardunaldiak burutuko dira. Kataluniatik eta Italiatik etorriko dira adituak, bai udal agintariak eta bai hondakinen kudeaketan eta Zero Zabor (Net Hurbil batean azaldu berri da) kontzeptuan esperientzia duten teknikariak.

Jardunaldien xehetasunak biltzen dituen  egitaraua (PDF) Interneten eskuragai dago, aurrez izena emateko modua bezala (antolatzaileek aldez aurretik kontuak hobeto atera ditzaten, doan baitira hitzaldiak). Hala ere, hona hemen zeintzuk diren hizlariak eta noiz-non mintzatuko diren:

Jardunaldietako hizlariak:

- Assumpta Boba Caballe: Associació de Municipis Catalans per á la Recollida Porta a Porta (AMCRPP) elkarteko zuzendaritzakoa, Argentonako zinegotzia.

- Roberto Cavallo: Mikrobiologoa, 15 urtez udaletan hondakinen bilketa selektiboan lanean ari den ERICA kooperatibako kidea, Zero Waste ideiaren teorikoetakoa. Italiako Alba-Cuneon bizi da.

- Rossano Ercolini: Zero Waste mugimenduko kide den Ambiente Futuro elkarteko kidea. Txingudiko errauste plantaren kontrako kanpaina barruan GAIA erakundeak egin zuen biltzarrean hemen izana da 2007an. Italiako Capannorin bizi da.

- Ignasi Puig Ventosa: Ingeniaria. ENT Environment-eko kidea, hondakinen gaikako bilketen azterketa, antolatze eta hobetzean aditua.

- Josep Maria Tost Borrás: Associació de Municipis Catalans per á la Recollida Porta a Porta elkarteko lehendakaria. Riudecanyes-ko alkatea.

Egitaraua

Ostirala 26, ilunabarreko 19:30ean (Oiartzunen 18:30ean), hitzaldiak: “Hondakinen Atez Ateko bilketa, esperientziak eta etorkizuneko erronkak”.
Hernanin: Ignasi Puig Ventosa.
Oiartzunen: Josep Maria Tost Borrás.
Urnietan: Assumpta Boba Caballé.
Usurbilen: Roberto Cavallo.

Larunbata, 27, Hernanin goizeko 09:30etatik 13:30tara, hitzaldiak eta mahaingurua: “Hondakinen Atez Ateko bilketatik Zero Zaborreruntz”.
Parte hartzaileak: Assumpta Boba Caballé, Roberto Cavallo, Rossano Ercolini eta Josep Maria Tost.

Igandea, 28, Usurbilen goiz osoan: Atez Ateko bilketaren urteurren festa.

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa
*

Aurreko sarrera:
Hurrengo sarrera: