Eguberri on

[Euskadi Irratiko "Albiste faktoria"ko iritzi tartean argitaratua, 2009-12-21ean]
Egun on, entzule.
Esku artetik ihesi doakigun urte hau zorionekoa izan da. 2009a izendatu genezake “herritar asko astotik erori gineneko urtea”. Astotik erori kristauek San Pablo Damaskorako bidean erori zela dioten moduan: Jainkoaren tximistak itsututa lurrera ziplo erori, kazkarreko galanta hartu… eta ikusi nahi ez zuen egiarekin egin [...]

Eliza pobrea

[Euskadi Irratiko "Albiste faktoria"ko iritzi tartean argitaratua, 2009-12-07an]
Egun on, entzule.
Berrikitan kristoren esaldia irakurri diogu egunkari batean Jose Mari Esparza tafallarrari. Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformako kide izateaz gain  editore eta idazle oparoa den Esparzak zera esan du: “Iruñeko elizbarrutia da Nafarroako etxe agentziarik handiena”.

Katalunian El Punt xumeak Avui mitikoa erosi zuenekoa

Albiste garrantzizkoa gertatu da Kataluniako prentsan: El Punt egunkariak Avui erosi du. Informazio lokaleko egunkari xume periferiatarrak bereganatu du katalanismoaren ikurretakoa den periodiko sakratua. Duela 20 urte inork ez zuen horrelakorik pentsatuko.