Simon Armitage-rena

Sarrera hau pello-zubiria-(e)k idatzi du / Azaroa 2, 2009
Atala: Izorrategikoak

Simon Armitage (Huddersfield, Ingalaterra - 1963) poeta ezaguna da  Britainia Handian eta mundu ingeleshiztunean. Book of Matches delakoan argitaratu zuen Ankylosing Spondilytis sonetoa, bera ere espondilitikoa izaki. Book of Matches “Guduen liburua” euskaratu nuen aspaldi batean paperezko ARGIArako, baina “pospolo-kaja”rekin -box of matches- egiten duenez hitz jokoa, badirudi “Pospoloen liburua” beharko lukeela, Armitagek soneto banaz jorratzen dituen eguneroko bizitzako atal intimoen iradokitzaile. Ahal nuen egokien euskaratu dut ingelesetik eta inork hobetzen lagun banintza (beheko aldean dago jatorrizkoa), istimatuko diot.

Espondilitis Ankilosatzailea
Ankilosatzea da erantsi edo lotzea
eta espondilitisa hezurraren edo bizkarraren.
Erdi hark aipatzen ditu kraska eta klikak,
ene giltzadura eta diskoen erloju-mekanismoa,
nire mokorren txirrika horztuna.
Fosiltzen ari naiz - geldirik nagoen aldioro
kartilagoari uzten diot josten, ehuntzen, amarauntzen.
Maitea, gauean eskeletoa bilakatuko zait opilezko, kristalezko, izotzezko,
eta zuk aukeratu itzularazten nauzun egunsentia baino lehen zakarki bizira
ala nagikerian uzten nauzun nire egokera bihur dadin arte izakera.
Ez utzi bakean. Ez utzi lo egiten.

Ankylosing Spondylitis
Ankylosing meaning bond or join
and spondylitis meaning of the bone or spine.
That half explains the cracks and clicks,
the clockwork of my joints and discs,
the ratchet of my hips.
I’m fossilising -  every time I rest
I let the gristle knit, weave, mesh.
My dear, my skeleton will set like biscuit overnight, like glass, like ice,
and you can choose to snap me back to life before first light,
or let me laze until the shape I take becomes the shape I keep.
Don’t let me be. Don’t leave me sleep.

[Izorrategi gunea Espondilitis Ankilosatzailea izeneko artritisaz ari da. Baina artritisik ez duenak ere erruzko izorrategi badauka.]

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa

Aurreko sarrera: Bentajak
Hurrengo sarrera: Soziedadea