Jean Dausset hil da, HLA sistema aurkitu zuen ikertzailea
Atzo “El Pais” Madrilgo egunkarian Antonio Nuñez Roldán doktoreak jakinarazi zuen Jean Dausset hil dela, Immunologian aitzindari izana eta HLA sistemaren deskubritzailea. HLA ingelesezko Human Leukocyte Antigen kontzeptuaren akronimoa da eta horrekin izendatzen da animalien, tartean gizakiaren, immunitate sistema arautzen duen gene sailari. HLA sakon ezagutzeak ekarri zuen gizaki bati beste baten organoak txertatzeko aukera [...]



