Aurtengo oporretan… etxean edo inguruan
Krisiak aldarazi ditu, antza, mundu aberatseko kontsumitzaileen oporretarako ohiturak ere. Akabo kontinente batetik besterako bidai “demokratikoak”? Berriro ere, beti izan den legez, Egiptoko piramideak bisitatzea edo Baliko hondartzetan bainatzea aberatsen gutixia izanen dira, gehienera jota jubilazioarekin irabazitako sari oparoa? Europako gazte lizentziatu berriei laster ahaztuko ote zaie ikasketen amaiera ospatzeko Cancunera joateko irrikia? Krisiaren uholdea [...]



