PIGRUGeko profetak
Plan Integral de Gestión de Residuos Urbanos de Gipuzkoa 2002-2016. PIGRUG famatuaren egileek, Xabier Garmendiak eta Javier Ansorenak, duela hamaika urte iragarpen hau egin zuten 112. orrialdean:
Gehiago irakurri…
Plan Integral de Gestión de Residuos Urbanos de Gipuzkoa 2002-2016. PIGRUG famatuaren egileek, Xabier Garmendiak eta Javier Ansorenak, duela hamaika urte iragarpen hau egin zuten 112. orrialdean:
Gehiago irakurri…
[Osasungintza Euskalduntzeko Erakundearen biltzarraren barruan
2012ko maiatzaren 19an irakurritako hitzaldia. "Espondilitisak ia izorratu ninduen" tituluak bigarren lerroburutzat zeraman "Espondilitisa, teknologia eta hirurok"]
Egun on, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundean lanean ari zareten emakume eta gizonok. Mila esker gaur zuekin hitz egiteko konbitea egin didazuelako. Ohore bat da niretzako, osasunaz formazio akademikorik batere ez daukan gaixo kroniko honentzako, eskaini didazuen tribuna baliatzea. Esan behar dudanaren mamia 30 minututan laburbiltzen ahaleginduko naiz, eta azken 15 minutuetan zuen galderen mende egongo.
Gehiago irakurri…
Norentzako izan ote zen obus hura? Haren eztandak astindu zituen Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuolan eskegita zeuden kubo marroiak. Barruan zeuzkaten letxuga-hosto, ogi zahar eta arrain soberakinak bazter guztietan azaldu ziren sakabanatuta. Gipuzkoan esatea gutxi da, EAEn, Hegoaldean, Espainiako erregeak agintea duen lurralde osoan beste konturik ez zen maiatzaren 14an, pepinazoaren uhinak errepikatzen zituztelarik Radio Nacionalen, Telecincon, La Unon, La Dosen, La Sextan… la letxe! Erreplika amaiezinak ekarri zituen goiz hartan El Pais egunkariak jaurtitako misilak.
Gehiago irakurri…
Kantatuz joango gaituk berriro ere hirekin zuekin kotxean. “Maiatz lilia erradak norat juan diren elurrak / Othoi, erradak non diren lehengo nexkatx ederrak / Ote lilia erradak non diren lagun onak / Norat juan zaizkidan amets arinak / Non othe diren lagunen arimak”. Gehiago irakurri…
Hala esan zuen hitzaldi beroaren erdian eta Donostiako udaleko batzar aretoan bilduek jakintsu atzerritarrak eskatuari erantzunez esku-zartaka ekin zioten. 2012ko maiatzaren 11n gertatu zen hori, egun haietako egunkari, irrati eta telebistek albistegietan jaso ez zutena kontatzen dizut biharamun goizaldeko seietan, leihoaren beste aldetik bizilagunaren oilarra eztarria urratu beharrean ari dela. Gehiago irakurri…
Osasunaren Mundu Erakunde independiente bat aldarrikatzen duen Independent WHOk munta handiko foruma antolatu du asteburu honetarako: “Txernobyldik Fukushimara, forum zientifiko eta herritarra erradiazioekiko babesaz”. Independent WHOren helburuak eta ekintzak azaldu genituen 2008ko martxoan “Txernobilgoaren ondorio larriak estaltzeko konplota” Net Hurbilean.
Gehiago irakurri…
Telebistaz France-2 kate publikoa eskueran daukanak, hitzordu garrantzizkoa dauka asteartean, apirilak 17, gaueko 23:00etan. Iparraldeko adiskide batek ohartarazi digu: La mort est dans le pré (Heriotza zelaietan dago) filma mugarri bat izanen da. Berrikitan Frantziako Senatuan burutu den Congrès sur les Pesticides bilkuran Eric Guéret kazetariak egindako dokumentala ikusi duten guztiek diote haren ondoren ezer ez dela berdin izango. Zabaldu ezazu mezu hau, batik bat inguruan dituzun nekazarien artean, horiek baitira lanean esku artean darabiltzaten zerrikerien lehen biktimak. Ez zaie errez egingo filmak erakutsitakoa onartzea, baina haiei bezala beren familiei bizia salba diezakeke”. Filmaren 3 minutuko aurkezpena ikusi: 
Gehiago irakurri…
Arnie Gundersen energia nuklearrean aditua famatua egin dute Fukushimako hodamendiaren xehetasun teknikoak azalduz Fairewinds gunean plazaratzen dituen artikulu-bideoek. Gundersen berrikitan Japonian izan da, Tokyoko kaleetako lurzoruaren laginak bildu eta analizatu ditu eta ohartu da daukaten erradioaktibitate handiagatik AEBetan hondakin nukleartzat joko litzatekeela Tokyoko herritarrek egunero zanpatzen duten zorua (azpiko aldean bideoko hitzak euskaratuta).
Gehiago irakurri…
Euskaldun askok ez dakiten arren zer-nor ziren Torquemada eta Delancre, guk baino memoria hobea daukate Europan. Erromako apezpikuaren aginteari eta dogmei uko egindako herejeek (protestanteak deitzen diegu orain, baina duela hiru egun arte haiek berriro artzain onaren eskortara bihur zitezen eginak gara otoitz eliza katolikoetan) ez daukate ahaztuta Inkisizioa. Ezta Alemaniako banku inportanteenetakoa den Commerzbankeko presidenteak berak ere.
Gehiago irakurri…
Fukushimako honamendi nuklearraren urteurrenean mundu osoan esan eta azaldutakoen artetik bat nabarmentzekotan, Kokoro Fujinamiren mezua. Atzo Frantziako Fessenheimen eta beste zenbaitetan entzun zen. Japoniako haur eta gaztetxoen artean oso famatua den Kokoro Fujinami kantari eta aktoreak -15 urte- duela hilabete Tokyoko elkarretaratze batean parte hartu zuen, zentral nuklearrak ixteko aldarrikatuz, bukaeran jendearekin kantatzeko Fukushimakoa gertatuz geroztik ereserki bihurtu den Furusato (Sorterria) abestia. Ikus bideoan:
Gehiago irakurri…