
Rodrigo Rato Bankiako lehendakariak dimititu egin du. Ekaitza dator berriz ere finantzen arlora.
Espainiako Bankuak eta hainbat erakundek sortutako bankuen birmoldaketarako funtsak (FROB gaztelaniazko akronimoa) Bankia erreskatatu behar izango du, diru publikoz. Askoren iritziz finantza erakundeen Pandoraren kutxa ireki besterik ez da egin. Espainiako Estatuko bankuek eta kutxek etxegintzaren arloan 184.000 milioi euro omen dituzte sartuta. El País egunkariaren gaurko zenbakiak artikulu eta taula (paperean soilik) argigarria kaleratu du eta bertan ikus liteke oso garbi zein diren toxikoak, zein zalantzagarriak, zein inoiz ikusiko ez ditugunak. Gehiago irakurri…
Atala:
Ekonomia
Sarrera hau urko-apaolaza-(e)k idatzi du / Maiatza 9, 2012
Osasunaren Mundu Erakunde independiente bat aldarrikatzen duen Independent WHOk munta handiko foruma antolatu du asteburu honetarako: “Txernobyldik Fukushimara, forum zientifiko eta herritarra erradiazioekiko babesaz”. Independent WHOren helburuak eta ekintzak azaldu genituen 2008ko martxoan “Txernobilgoaren ondorio larriak estaltzeko konplota” Net Hurbilean.
Gehiago irakurri…
Atala:
Uncategorized
Sarrera hau pello-zubiria-(e)k idatzi du / Maiatza 8, 2012

Gertatzen ari denarekiko aski adierazgarria da irudia.
Ez dakit zenbat diru kobratuko duen Jose Ignacio Goirigolzarrik hartu berri duen Bankiako lehendakari karguan. Badakit, aldiz, 2009ko urrian ia 69 milioi euro eskuratu zuela BBVA utzi eta 55 urterekin aurrejubilatu zenean: urteko 3 milioi euroko bizitza osorako pentsioa adostu zuen bankuarekin, lanean ari zenean baino pixka bat gutxiago (orduan urteko 4,2 milioi euro). Erabakiaren etikotasunaz asko hitz egin zen bere garaian, bideo honetan ikusi daitekeen moduan
Badakit, ostera, zenbat kobratuko duten Novacaixagalician orain erretiratu berri diren lau zuzendarik, erretiro eta kalteordainen kontzeptuan: 54 milioi euro. Hau da, UPNk eta PSNk, 2012ko Nafarroako Gobernuaren aurrekontuarekiko biharko adostu behar duten diru murrizketa (edo sarrera) bera: 54 milioi euro.
Finantza munduaren arazoak bata bestearen atzean datoz eta, Bankiaren porrotaren harira, Espainiako Gobernuak 10.000 milioi euro gasta dezake bere erreskatean. Duela gutxi iragarri duen hezkuntza eta osasun erreformako mozketaren 10.000 milioi euroak akaso.
Eta denak adierazten du hau ez dela azkena izango. Aginte makila dutenek argi iragarri zuten (FMIk eta Banco Santanderrek) duela bi aste: azkenean, diru publikoa beharko da finantza sektorearen birmoldaketa amaitzeko

Merino, Titin, Laskurain eta Xala, Binakako Txapelketako txapeldun eta txapeldunordeak / irekia.euskadi.net
Buruz buruko pilota txapelketa hasi berritan, pasa den igandean Titinek eta Merinok (bikain jokatuta, dena esate aldera) irabazitako Binakako txapelketari buruzko lauzpabost galdera:
1) Normala al da partiduetan pilotariek jasaten dituzten gainkarga eta lesioekin (bat baino gehiago ikusi ditugu txapelketa honetan) hain laxo jokatzea? Alegia, mina duenak (edo norgehiagokaren gogortasunagatik xehe-xehe egina dagoenak) nahi bestetan eta nahi adina denbora aldageletara erretiratzeak nola eragiten dio partiduari? Enpresen Ligako arautegiak ez du gainkargen afera aipatzen, baina Aspeko Komunikazio arduradun Ibon Arakistainek argitu didanez, “larrialdi medikoa denean, pilotaria aldageletara/erietxera sartu daiteke nahi beste alditan. Hori bai, aldageletara/erietxera sartzen diren bakoitzean epailea ere haiekin joaten da eta berak erabaki dezake pilotariak emandako arrazoia balekoa den ala ez”. Maltzurra izan da nire hurrengo galdera: plantak eginez edo leher eginda dagoelako atseden pixka bat hartzeko beharrez, pilotaria aukera horretaz baliatzeko arriskurik ez al dago? “Gaur arte, ez da egon pikareskarik eta sartu diren denak osasun arazoengatik sartu dira”, arrapostua. Gehiago irakurri…
Atala:
Kirola
Sarrera hau mikel-garcia-(e)k idatzi du / Maiatza 3, 2012

Jon Maia, Luix gaztagilea, eta Asier Oiarbide
Giza Eskubideen X. Zinemaldian estreinatu zen Gazta zati bat dokumentala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Ingurune egokia inondik ere. Gizabanakook erabakitzeko dugun eskubidearen gainean mamitzen da filma eta, gaiaz zein filmaz mintzatzeko parada izan genuen bertaratuok.
Filmaren estetikaz zenbait hitz, lehenik: dokumentala xaloa da, egileek modu naturalean sortu zen ideia bati jarraikiz eginda. Hartara, filma ez da ohikoa, ausarta da, lotsagabea (kolokioa kudeatu zuen Begoña del Tesok erranen lukeen moduan, gamberroa da). Lotsagabea baina duina. Izan ere, filmaren forma ulertzeko edukia ezagutu beharra dago, gaztaren historia, historia eta bidaiaren abiapuntua… Eskoziara. Honek guztiak ez du kentzen, bistan da, egitasmoari egokitutako gidoia irudimentsua izatea, muntaiaren lan eskerga, etxeko tresnez filmatu dutenen eta filmatzen eskarmentua dutenen irudien uztartze-egokitzapena, ezta musika arduraz eta adorez egokitu dutenen lana ere duina izatea.
Gaztaren funtsaz eta historiaz nasai idazteko berriz, munduko nazio ukatu adina berba beharko genuke. Hasteko, hamaika lagunen izenek merezi dute aipamen berezia. Denona ezean, hona bakar batzuena: Mikel Garmendia (haren bikote Lourdesek filmean hartzen duen munta barne) eta Loinaz Urrestarazu. Angel Oiarbide (Garmendiaren espirituaren hauspotzailea, dokumentaleko aktore nagusia eta bikaina: egitasmoaren –erabakitzeko eskubidearen– bisualizatzailea) eta Asier Oiarbide: hurrenez hurren, ezker abertzaleko eta EAJko zinegotziak. Aspaldion Eskoziaratu zen Xavier katalana. Kolokioan honen ondoan egon zen Ander, Nazio Batuen Erakunderaino gazta puxka eraman zuena. Eta, noski, gaztaren egilea: Luix. Eta beste zenbait… Eta hainbat… Mundu bat!
Munduan nazio ukatua eta ezagutu gabea den Euskal Herriko eredua da protagonista nagusia: Idiazabal herria. Hiri zabaleko herritarrak: izaldarrak. Eskoziaraino egindako joan-etorriko bidaia naturalaren ondoren berezko egitasmoa sortu duena. Aro berrian espiritu berria erakutsi duen herri aitzindaria.
Ikaspenak azkenik: demokrazia, beraz, herriaren gobernamendua, ekimen oso garrantzizkoa da politikari hautatuen esku soilik uzteko. Politika hitz kutsatuak gazta usaina hartu behar du, herritarren usaina berrartu. Horretarako baina, jendarteak batu beharra dauka, Idiazabalgo espiritua zabaldu Luixek gazta partekatzen duen modura. Unea iritsi da, Eskoziaren eta Euskal Herriaren unea. Erabakitzeko unea.
Ezinezkoa ikusaraziz. Angel Oiarbidek dioenez: bisualizatzen. Edota Luixek dioenez: holaxen!
Gazta zati bat. Euskal Herria. (99 minutu). Zuzendaria: Jon Maia. Muntaia: Eriz Zapirain. Argazkia: Juantxo Sardon. Musika: Xabier Solano eta Zigor Lanpre. Ekoizpena: Nazioen Mundua (Angel Oiarbide).
P. S. ARGIAko Abarrak sailean argitaratua; 2321. zenbakian (2010-05-06).
Atala:
Politika,
Zinema
Sarrera hau mikel-asurmendi-(e)k idatzi du / Apirila 27, 2012

François Hollande, presidente izateko faboritoa
Inkestek iragarritako hautagaien emaitzak bete dira, gutxi gorabehera. Parte-hartzearen ehunekoan huts egin dute, ordea. Herritarren %80ak bozkatu du, espero baino ehuneko hamar gehiagok. Sarkozyren bataila piskologikopean jokatuko da bigarren itzulia.
Bozen estimazioak ezagutu zirenean (igandeko 20:00etan) Hollandek (%28,60 lortu du) bi puntu eta erdi ateratzen zion Sarkozyri; (%27,10 lortu du). Azkenean, hautagai sozialistak presidente kontserbadoreak baino puntu bat eta erdi gehiago erdietsi du. Espero baino gutxiago? Gehiago? Dena dela ere, Hollande da irabazlea eta Sarkozy galtzailea. Atzo arte, presidente bat ez zen bigarrena izan lehenengo itzulian. Estimazioek Marine Le Peni bozen %20 eman zioten; (muturreko eskuindarrak bozen %18,20 lortu du). Puntu eta erdi hori Sarkozyk bere egin du azkenik. Hirurak izan ziren gaueko protagonistak, eta Le Pen, psikologikoki, garaile nagusia.
Hollande faboritoa, baina kasu
Hollande da presidente izateko faboritoa. Ezkerreko (Mélenchon, Joly, Poutou, Arthaud) gainerako hautagaien –Sarkozyren aurkako deia egin dute– sostengua dauka. Aski al da, halere? Le Penek bere aitaren diskurtso gogorra –arrazismoa, segurtasuna…– leundu du, eta krisi-oldeak jotako –Sarkozyren– eskuin moderatuari espazio puska kendu dio. Le Penen hitzetan eskuin berria sortzear dago Frantzian. Ezkerrak bildots larruz jantzitako otsoa jotzen du Le Pen. Nola ikusten dute zentristek Le Pen, ordea? Botoak herritarren esku daude, baina lehen itzuliaren ondoren kanpoan geratu diren hautagaien jarrerek bozemaileengan eraginen dute. Alta, bada, Le Pen eta Bayrouren jarrera anbiguoek bizirik atxikitzen dituzte Sarkozyren itxaropenak eta aukerak. Eskuin-eskuineko Le Penen eta eskuin-zentroko François Bayrouren jarrerek bereziki eraginen dute presidentea erabakitzeko unean.
Sarkozyk ez du etsiko
Sarkozy kolpatuta dago, baina ez dago K.O. Botereak ematen dion artilleria guztia jarri du indarrean jada. Hedabideetan lehiatu nahi du Hollanderekin. Hiru eztabaida proposatu dizkio telebistan. Hollandek bat baino ez dio onartu. Sarkozyk beldurraren diskurtsoa zabaldu du dagoeneko. Estatuaren segurtasun printzipioa da bere leloa. Finantza botereak samurtzen ditu, eta herritarrak berriz, larderiaz durduzatzen. Frantzia indartsuan oinarritzen du bere bataila psikologikoa.
Ipar Euskal Herria
Hollande Sarkozyren aitzin kokatu da Iparraldean. Hirugarrena Bayrou, Mélenchon laugarren, eta Le Pen bosgarrena. Hollande etorriko al da kanpainan Euskal Herrira? Maiatzaren 6an ezagutuko dugu presidentea.
Atala:
Politika
Sarrera hau mikel-asurmendi-(e)k idatzi du / Apirila 24, 2012

Hernani-Alcobendas partiduko irudi bat (argazkia: Hernaniko Kronika)
Etxeko taldearentzat hil ala bizikoa da irabaztea eta kontrarioak ez dira egunpasa etorri Espainiaren bihotzetik. Tentsioa egongo da, zaletuak odola irakiten norgehiagokaren aurretik, bitartean, ondoren. Bi taldeen jarraitzaileak harmaila berean eserita eta, horrelakoetan ohikoa denaren kontra, zelaia ez dago poliziaz josita, ez baita inolako istilurik espero. Ez baikara larunbateko Barça-Madril futbol partiduaz ari, igandean jokatutako Hernani-Alcobendas errugbi partiduaz baizik. Eta badago aldea kirola bizitzeko moduan, onerako. Gehiago irakurri…
Atala:
Kirola
Sarrera hau gorka-bereziartua-(e)k idatzi du / Apirila 23, 2012