27 bikote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoak. Beren arteko ohiko hizkuntza gaztelania zutenak eta orain ohiko hizkuntza euskara dutenak. Zergatik erabaki du bikoteak hizkuntza aldatzea? Zein zailtasun aurkitu ditu bidean? Eta zein estrategia erabili du helburua lortzeko?
Duela gutxi ARGIA astekarian (2.179 zenbakia, 2009-04-05) iragarri genizuen Gipuzkoa Donostia Kutxak lehen aldiz normalizazio teknikaria kontratatu zuela euskarak enpresa barruan eta bezeroekiko harremanean garatzeko plan sistematikoa izan zezan. Bada, orain gutxi jakin dugunez, kontratatutako teknikaria Imanol Miner da. Orain arte Emun Lan Mundua Euskalduntzeko Kooperatibako langilea izan da eta hain justu Kutxarekin ari zen [...]
Benito Fiz euskara irakasleak ARGIAren 2.176. zenbakian (2009-03-15) argitaratu dugun Hiru bidaiari euskarara artikulua irakurri du. Lan horretan, euskarara hurbildutako hiru lagunen elkarrizketak datoz. Benitok hirurak irakurri, hainbat pasarte nabarmendu eta hausnarketa interesgarriak egin ditu.
Euskara Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuko hautagaitzan. Izenburu horren pean Donostiako Udalak antolatutako jardunaldietan hitz egin zuen atzo Koldo Izagirrek, besteak beste. Hitzari, hitz egiteko guneei, uko egin dien hiri eredua salatu zuen. Donostia barne.
Gipuzkoako herria, 15.000 biztanletik gorakoa, euskaldunak %70 inguru. Telefono konpainiako dendaria bertakoa da (hitz egiteko moduagatik), euskaldun petoa. Menua euskaraz daukan mugikorra eskatu diot, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako kanpaina daukat buruan. Halako batean telefono modelo bat erakutsi dit, euskaraz dakien bakarra da.
Soziolinguistika Klusterrak bigarren jardunaldia antolatu du otsailaren 20rako. Erramun Osa, Itziar Elorza eta Fermin Lazkano arituko dira berriketan Euskararen ezagutza eta erabilera. Datuek zer diote? izenburupean. Vicent Partal, Iratxe Esnaola eta Gorka Juliok hitzaldi bana emango dute, eta ondoren, mahai-inguruan arituko dira euskara eta teknologia berriak gai hartuta.
Vilaweb-en aurkitu dugu notizia. Google eta YouTubek abian jarritako sistemaren arabera 40 bat hizkuntzatara automatikoki itzuli daitezke bideoak, webguneak eta testuak ere bai. 40 hizkuntza horien artean daude ingelesa, txinera, hindia eta baita katalana ere. Aurki galegoa ere izango da zerrendan. Vilawebek YouTuben zintzilikatuta dagoen Obamaren bideo baten adibidea jarri du, erakusteko nola jarri dizkioten [...]
Haserre ziren joan den astean Debabarrenako eta Busturialdeko euskara teknikari bat baino gehiago. Zikloia zela-eta SOS Deiaketik eta Osakidetzatik Udaletara oharra bidali zuten, herritarrentzako aholkuekin. Biak gaztelaniaz. Euskara teknikari batek dio, e-postaz, presaka eta korrika ibili zela horiek itzultzen, eta era berean, imajinatzen ari zela inguruko zenbat Udaletan ariko ziren ohar berberak euskaratzen. Jendea, denbora [...]
Tiraka.net webgunean Karramarro erabiltzaileak esan du nola Jaurlaritzako sail bateko euskara teknikariak langile euskaldunak identifikatzeko galdeketa egin duen helbide elektronikoz, euskarazko harremanak norekin izan jakiteko. Honakoa jaso duen emaitza: 206 langiletatik 151k euskalduntzat aurkeztu du bere burua eta 25ek ikasten ari direla adierazi dute. Gainerako 30ek ez dute ezer esan. Karramarroren ustez, “litekeena da erdaldun [...]
Mikel Zalbidek espresio hori erabili zuen euskara galtzekotan nondik galduko den adierazteko. Ulibarri Programak antolatutako Eskola Hiztun Bila XII. Jardunaldietan sarrerakoa egin zuen Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko buruak. Hala esan zuen ehunka irakasleren aurrean: “Eskolaren ahaleginak merezi du, baldin eta gizarteak onartzen badu, baldin eta belaunez belauneko transmisioa egiten bada”.