Bernat Joan i Mari: “Euskara garairik zailenean dago”

Egunak dira Udaltopeko jardunaldiak bukatu direla, baina apunte-errepasoan hasi naiz eta Bernat Joan i Mari Eivissako soziolinguistak botatako hitz batzuk aurkitu ditut koadernoan. Hark egindako hausnarketatxoa ekarri dut hona. Haren ustez, gehiegikerien ondorioak gehiegikeriak amaitu eta askoz geroago ere agertzen dira (gehiegikeria frankismoa da). Gainera –adierazi zuen– inpaktoa arriskutsuagoa da, ez baikara jabetzen bizi dugun [...]

Asteburuan elebitasun pasiboa praktikatzen

Guillermo Gómezi Profesor de ELE en apuros blogean irakurritakoaren harira akordatu naiz asteburuko bi egoeraz. Gómezek aitortzen du elebitasun pasiboaren oso zalea ez dela izan, baina orain bide interesgarria izan daitekeela uste duela. Elebitasun pasiboaren bi adibideren erdian izan naiz asteburuan.

Kontzientzia eta kontzientzia eza

Autoko gidaria eta ondokoa gaztelaniaz ari dira. Biek dakite ondo euskaraz. Haien artean egiten dute gaztelaniaz, autoko gainerako kideekin euskaraz ari dira. Halako batean gidaria ezagutzen ez duen bidaiari batek albokoari esan dio: “Hau izango da taldeko e-posta zerrendatik euskaraz ez dakien bakar hori”. Eta albokoak: “Ez, honek euskaraz badaki”. “Eta zergatik ari dira gaztelaniaz?”. [...]

Neurozientzia “laborategian” akuri izan naiz

Akuriak eskatu zituzten BCBLkoek. Basque Center on Cognition, Brain and Language Donostian dagoen ikerketa zentroa da eta hizkuntzen neurozientzia kognitiboa aztertzen dute. Hau da, burmuinean hizkuntzez nola jabetzen garen, nola ulertzen eta hitz egiten ditugun aztertu nahi dute zentro horretan. Duela hilabete batzuk eman nuen izena eta gaur deitu didate probak egiteko.

Erramun Baxok, Pablo Sotés eta Iñaki Martinez de Luna mahai-inguruan

Soziolinguistika Klusterrak III. Jardunaldia egin zuen otsailaren 26an. Euskararekiko aurreiritzi, jarrera eta jokaeren inguruan aritu ginen egun osoan zehar. Ondoko lerroetan eguna hasteko antolatutako mahai-inguruaren entresaka jaso dugu.

Gematarrak

Tiraka.net-eko kontakizuna gustatu zait. Jaurlaritzan MIC langilea euskaraz egiten saiatzen da. Euskara maila polita du, nahiz eta segurtasun erabatekorik ez izan. Gemarekin, euskaldun labeldunarekin, hitz egiten hasi eta horrelako elkarrizketak izaten dituzte:

“Indioek bezala ez dut hitz egin nahi”

Gurasoak Espainiatik etorri ziren 1950eko hamarkadan, beste asko bezala. Gipuzkoako herri batean aurkitu zuten ostatua, baserrian. Seme-alabek beti entzun dute inguruan jendea euskaraz.

Euskaltasunaren norabideaz Jon Sarasua

Bolo-bolo dabil Elgoibarren Gotzon Garateren omenez antolatutako hitzaldi zikloan Jon Sarasuak emandako hitzaldia. “Euskaltasunaren norabideaz, oldozpen batzuk” izeneko hausnarketa sarean dago.

Hondartzako gogoetak (I)

Udako eguzki galdatan, hondarretan etzanda egoteak askorako ematen du: azala iluntzeko, lo egiteko, irakurtzeko, eta nahi izanez gero, ariketa soziolinguistiko xumeak egiteko. Beno, orain kontatuko dudana ez dakit hain ariketa xumea den 25 urtetik gorako entzuketa lanaren ondorioa baita.

Kazetariak badaki euskaraz?

Ez dakit zergatik izango den, baina Noticias de Gipuzkoa egunkariak asteburutan banatzen duen On aldizkarian (2009-06-13) Mikel Mindegia azalean ikusita hauxe pentsatu nuen: “Hasi behar dut irakurtzen aizkolariari egindako elkarrizketa, seguru folklore usain ederra duela”. Hona elkarrizketa hasi aurreko kazetariaren sarrera: “Vive con su mujer en un caserío de Zubieta (Navarra), rodeado de montañas, prados, [...]