
Neurriaren garrantzia.
Aldagela publikoetan nago, ama-alabei begira, hobeto esanda, aditzen. Diskrezioz ari naiz, baina nire belarriak haien aldera makurtuta daude. Amak alaba txikiari euskaraz egiten dio eta alabak amari ere bai. Ze ondo, ze polita. Halako batean, eszena bukolikoan, bigarren alaba agertu da. Ama, alaba zaharragoari (zazpi bat urte izango ditu) gaztelaniaz hasi zaio. Triskantza! Gehiago irakurri…

Kasares, Zapata eta Aleman. (Arg: J. Santesteban)
Nafarroako Euskararen Foru Legeak 25 urte betetzen ditu gaur. Iritziak, aldarrikapenak eta kexak ugari izango dira batean eta bestean. Ondoko lerroetan Paula Kasares, Sagrario Aleman eta Oskar Zapataren iritziak jaso ditut, azaroko Larrun hilabetekarian esandakoak. Gehiago irakurri…

Mallorcako telebistako platoa. (Arg. Vilaweb)
Abenduaren 9an ateak itxi zituen katalan hutsez emititzen zuen Mallorcako hedabide publiko bakarrak. Urtean 10 milioi euroko aurrekontua zuen eta 115 langile. Denak kaleratu dituzte. PPk gehiengoa duen Gobernuak adierazi du austeritate eta ardura planaren barruan sartu dela irrati-telebistak bertan behera uztea. Gehiago irakurri…

Emakumeen Aurkako Tratu Txarren Kontrako Eguna.
Bilbon, Mugarik Gabe-k antolatutako jardunaldiak. Bortizkeria matxistak eta horiei aurre egiteko estrategiak zuen izenburu. Dolores Juliano antropologo feminista hitzaldia ematen ari zen. Juliano ikaragarri komunikatzaile ona da, berdin da zenbat aldiz entzun diozun, hurrengoan ere txundituko zaitu. Emakumeen aurkako tratu txarren patologizazioa azaltzen ari zen. Oso sinple esplikatu zuen: “Lehen gizonak emaztea jotzea edo gaizki tratatzea etxe barruko kontua zen. Orain ez, orain denon arazo egin dugu. Alabaina, genero berdintasuna lortu dugu, emakumeok eta gizonok berdintasunean bizitzen ikasi dugu. Eta emakumeen aurkako tratu txarrak eta erailketak? Ai! Gizona oso haserre zegoen eta edanda… horregatik hil zuen emaztea. Derrepente gizonari ero kolpeak eman dio eta emaztea hil du. Baina lasai, berdintasuna lortu dugu, gizon batzuk dabiltza hor zehar edanda eta haserre. [José Diego Yllanesekin akordatu naiz, Nagore Laffage erail zuen iruñarrarekin]. Ez dira burutik eginda dauden gaixo solteak, gehiegi edan dutenak. Egiturazko biolentziaz ari gara”.
Gaur Emakumeen Aurkako Tratu Txarren Kontrako Eguna da.
Irakurtzeko gogoz bazaude:
-Espainiako Estatuko Genero Biolentziaren legearen eraginkortasunaz: “Grietas en la lucha contra el machismo” (El País)
-Emakumeentzako babes neurriez eta baliabideez: “Biolentzia matxistaren aurkako elkarteek emakumearen «biktimizazio bikoitza» dute mintzagai” (Gaur 8 )
-Genero berdintasuna ikastetxean nola lantzen den: “Betaurreko moreak Zaldupe eskolan” (Argia)

- Topagunearen agerraldia
Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, datu argigarriak eman ditu. Nafarroako Gobernuak garairik onenetan 300.000 euro eman zituen diru-laguntzetan euskarazko hedabideentzat. 2012ko aurrekontuen proposamenaren berri eman du orain: hedabideetan euskara sustatzeko diru partida desagertu egin da, 0 euro. Gehiago irakurri…
A zer nolako estualdia pairatu duen neska gazteak. Lo kuluxkan amesgaiztoak harrapatu du eta haren belarrietara hizkuntza arrotza iritsi da; frantsesa. Jendeari euskaraz egin eta frantses hiztunen erantzuna prest da: “I don’t speak english”. Kanaldudek bere webgunean dauka zintzilikatuta, Angeluko Gaztetxeak egindako 6 minutuko bideoa da.
Ikusi bideoa lotura honetan.

Plataforma per la llenguaren kanpaina bat.
Carmen Pérez, Kataluniako Plataforma per la Llengua-ko kidea da, asturiarra da eta urte asko daramatza Katalunian; katalana ere bada. Ez zaio gustatzen “katalan hiztun berri” deitzea, “adopzioko katalan hiztun” terminoa gehiago gustatzen zaio. Pérez ere, Kulturartekotasuna. Herria, hezkuntza eta hizkuntza jardunaldietan aritu zen. Gehiago irakurri…

Jardunaldiko hizlariak.
“Guk ikasi nahi dugu, baina kontua ez da besterik gabe euskara ikastea. Nola hasiko naiz hizkuntza ikasten sozialki baztertua banaiz? Beltzek, ijitoek… autoestimu baxua daukate. Komunikabideek egurra ematen digute, gizarteak egurra ematen digu. Euskaltegiak pribatizatzen ari dira. Nire bikotekidea joan zen izena ematera eta 500 euro eskatu zizkioten ikasturtea hasi aurretik”. Mario Humberto Calixtok, Emunek antolatutako Kulturartekotasuna. Herria, hezkuntza eta hizkuntza izeneko jardunaldietan esanak dira. Calixto Bachue-ko kidea da, gurean errefuxiatutako kolonbiarren elkarteko kidea. Kataluniako Olot ingurutik etorritako Xavier Casademont (immigrazio kontuetan aditua) tankerako abisuekin etorri zitzaigun: inkesta batean katalanei galdetu zitzaien ea zein ziren haientzat arazo nagusiak; bada hirugarren tokian immigrazioa jarri zuten osasungintzaren eta hezkuntzaren aurretik. Casademonten iritziz, etorkinez zurrumurruak, estereotipoak eta aurreiritziak asko dira. Horiek denak alboratu behar dira lanean hasteko.
Interesgarria irakaskuntza eta immigrazioa lotu zituen tailerra, Jose Manuel Palacios, Hezkuntzako Berritzegune Nagusiko aholkulari kolaboratzaileak gidatutakoa. Irakasleak ikasgeletan egiten ari diren lanak merezi du artikulu mardula.

Josep M. Cervelló.
Kataluniako hezkuntza komunitatea bero-bero dago. Hiru familiak jarritako errekurtsoek beren bide judiziala daramate. Haien haurrek eskolan gaztelaniaz ikasteko duten eskubidea bermatzea nahi dute. Auzitegiek agindu diote Generalitat-eari epaia betetzeko. Orain arte ez du bete eta auzitegiak ultimatuma atzera bota behar izan du, hezkuntza komunitateak tinko erantzun dielako salaketei eta gogotik aldarrikatu dutelako eskola katalana.
Josep M. Cervelló, somescola.cat-eko kide eta USTEC-STEs sindikatuko ordezkariari egin diogu elkarrizketa ARGIA aldizkarian. 2292. zenbakian, urriaren 2koan, argitaratuko dugu. Bitartean hona bere hausnarketetako bat: Gehiago irakurri…

Enric Larreula.
Galdera: Zer iritzi duzu, bietara, katalanez eta gaztelaniaz, egiten diren elkarrizketez?
Erantzuna: Irratsaio batean hartzen dut parte, nik katalanez egiten dut eta beste biek gaztelaniaz. Haiek eskatu dute barkamena katalana egiten ez dutelako, nik ez dut barkamena eskatu beharrik izan katalanez egiten dudalako. Bataila hori irabazia dago. Katalanez hitz egiteagatik ez dut uste inor askok konturik eskatuko dizunik. Zerbait esaten badizute fede onez izango da, benetan ez dizutelako ulertzen.
Alabaina, hizkuntza ez da horrela salbatzen, hizkuntza salbatzen da hitz egiten bada. Arazoa besteekin dago, katalana hitz egiten ez dutenekin. Hizkuntza ez da salbatzen hitz egiten ez dakienak barkamena eskatzen duelako. Milioiak dira katalana hitz egiten ez dakitenak eta milioiak dira jabetu ez direnak haiek direla eredu bakar besteek hizkuntza hitz egin dezaten. Beraz, batzuk ez dakite edo lotsa ematen diete hitz egitea, eta beste batzuk, hauskorrak dira, hizkuntza ordezkapenaren mekanismoak ez dituzte ulertu. Ondorioz, erreminta txarrak dauzkagu, egurra oso gogorra dago eta aiztoak ez du mozten. Horrela nolako altzairua egingo duzu?
Galdera: Beraz, gutxiengoa zarete elkarrizketan besteak gaztelaniaz eginda ere katalanez mantentzen zaretenak.
Erantzuna: Behera egin ez duen oso gutxiengoa.
Elkarrizketa luzea Argiaren 2287. zenbakian.
Malores Etxeberria euskara teknikariak Dolor de llengua liburuaz iruzkina egin zuen gipuzkoaeuskara.net-en.
Bittor Hidalgo euskara irakasleak erabili.com-en idatzi du Dolor de llengua liburuaz.