“Hiltzen adituak diren gobernuak daude, natura, hizkuntzak eta jende pobrea hiltzen”

Bartomeu Meliá Lliteres apaiz misiolari mallorkarrak esan du hori. 40 urtetik gora daramatza Hego Amerikan, hizkuntzalaria da eta besteak beste sutsuki babestu du guarania. Elkarrizketa egin dio Diario de Mallorcak, besteak beste Hego Amerikako hizkuntza zapalduei buruz.

Hilzorian dauden hizkuntzak salbatzeak merezi al du?

BBC News-en aurkitu dut erreportajea. Erresuma Batuan hizkuntza adituak galbidean diren hizkuntzak salbatu behar diren ala ez hausnartzen ari dira. Merezi al du ehun lagunek hitz egiten duten hizkuntza babesteko diru kopuru erraldoiak (publikoa) erabiltzeak? Horrelako galderak ageri dira artikuluan, baita erantzunak ere. Tranpa asko dagoela iruditu zait adituen argumentuetan. Artikuluari egindako erantzunak eta komentarioak [...]

Neurozientzia “laborategian” akuri izan naiz

Akuriak eskatu zituzten BCBLkoek. Basque Center on Cognition, Brain and Language Donostian dagoen ikerketa zentroa da eta hizkuntzen neurozientzia kognitiboa aztertzen dute. Hau da, burmuinean hizkuntzez nola jabetzen garen, nola ulertzen eta hitz egiten ditugun aztertu nahi dute zentro horretan. Duela hilabete batzuk eman nuen izena eta gaur deitu didate probak egiteko.

Aditu katalanak hizkuntzaren egoeraz “Argia”n

Dagoeneko kalean den Argian (2230. znbk.) Bernat Joan i Mari Kataluniako Hizkuntza Politikarako idazkari nagusia elkarrizketatu dugu. Legegintzaldia bukatzear dela, katalanaren egoerari eta etorkizunari errepaso ederra eman dio Esquerra Republicanako kideak. Datozen asteotan Albert Pla Avui egunkariko edizio burua eta Albert Branchadell filologoa elkarrizketatuko ditugu.

III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia

Soziolinguistika Klusterrak otsailaren 26rako antolatu du jardunaldia. Egitaraua hemen: www.soziolinguistika.org/node/4420

Langune elkartea sortu da

Joan den astean sortu zen Hizkuntza Industrien Elkartea Euskal Herrian izeneko elkartea. Euskal Herriko 22 erakunde, elkarte eta enpresak osatu dute, denak ere hizkuntzarekin lan egiten dutenak.

Asmatutako hizkuntzak

Arika Okrent hizkuntzalariak urteak daramatza munduan zehar asmatu diren 900 hizkuntza aztertzen. In the Land of Invented Languages izeneko saiakera argitaratu du AEBetan. Hamar urte eta gero ondorio honetara heldu da: asmatutako hizkuntza gehienek porrot egin dute, hiztunengan eraginik ez dutelako izan.

Korrika Irlandan

Irlandarrak ere animatu dira. Euskal Herrian Korrika urte bakoitietan egiten bada, irlandarrek urte bikoitiak aukeratu dituzte. Datorren urtean, 2010ean egingo dute lehenengoa. 1.600 kilometroko ibilbidea prestatu dute.

Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntzalariari elkarrizketa

Nila Vigil hizkuntzalari peruarrak bere blogean zintzilikatu ditu Moreno Cabrera hizkuntzalari madrildarrari egindako elkarrizketa eta berak emandako hitzaldia. Universitat Oberta de Catalunyan eman zuen hitzaldia da. Hizkuntza aniztasunaz, hizkuntzen inposaketaz eta hizkuntza eskubideez aritu da, besteren artean.

Katalanak Emun-en bisitan

David Vila i Ros eta Marina Sagarra i Ruiz astelehenean eta asteartean Arrasaten (Gipuzkoa) izan dira Emun Kooperatiba bisitatzen. Bi katalanak Tallers per la llengua-ko dinamizatzaileak dira eta iaz 7dquatre enpresa sortu zuten Herrialde Katalanetan arlo sozio-laboralean hizkuntza aholkularitza emateko asmoz. Kalitatea Fundazioko eta Copreci kooperatibako euskara planak ezagutu dituzte Emunen eskutik eta euren esperientzia [...]