Otsailaren 4ko El Paísen idatzi zuen artikulua Antonio Valdecantos Filosofia katedradunak. Ondokoa zuen izenburu azpikoa: “Periferiako hizkuntza politikei aurre egin eta gaztelania defendatuz egindako kanpainetan parte hartu duen inork ez du txintik ere esan ingelesa eskolan eta unibertsitatean inposatzeaz”. Nafarroako hezkuntza sistema etorri zait burura. Gogotik ari dira ingelesaren alde; euskararen kontra eta gaztelaniaren alde [...]
Nork esan du krisia dela-eta euskara sustatzeko dirurik ez dagoela? El País egunkariak joan den asteburuan elkarrizketa egin zion Cervantes Institutuko zuzendari berriari, Víctor García de la Conchari. Galdera-erantzunak hasi aurretik, kazetariak, gaztelania munduan zehar bultzatzea helburu duen Cervantes Institutuaren datuak ematen ditu: 1.160 langile, bost kontinenteetako 77 herrialdetan banatuta. 2011ko aurrekontua 103 milioi eurokoa. [...]
Carmen Pérez, Kataluniako Plataforma per la Llengua-ko kidea da, asturiarra da eta urte asko daramatza Katalunian; katalana ere bada. Ez zaio gustatzen “katalan hiztun berri” deitzea, “adopzioko katalan hiztun” terminoa gehiago gustatzen zaio. Pérez ere, Kulturartekotasuna. Herria, hezkuntza eta hizkuntza jardunaldietan aritu zen.
Kataluniako hezkuntza komunitatea bero-bero dago. Hiru familiak jarritako errekurtsoek beren bide judiziala daramate. Haien haurrek eskolan gaztelaniaz ikasteko duten eskubidea bermatzea nahi dute. Auzitegiek agindu diote Generalitat-eari epaia betetzeko. Orain arte ez du bete eta auzitegiak ultimatuma atzera bota behar izan du, hezkuntza komunitateak tinko erantzun dielako salaketei eta gogotik aldarrikatu dutelako eskola katalana. Josep [...]
Galdera: Zer iritzi duzu, bietara, katalanez eta gaztelaniaz, egiten diren elkarrizketez? Erantzuna: Irratsaio batean hartzen dut parte, nik katalanez egiten dut eta beste biek gaztelaniaz. Haiek eskatu dute barkamena katalana egiten ez dutelako, nik ez dut barkamena eskatu beharrik izan katalanez egiten dudalako. Bataila hori irabazia dago. Katalanez hitz egiteagatik ez dut uste inor askok [...]
“Egunkaria erosten ari naiz eta umea txiklea erostera sartu da. Umeak gaztelaniaz eskatzen du txiklea eta harrerakoak gaztelaniaz erantzuten dio. Haur hori goitik behera katalanez irakasten duen eskolan ari da ikasten. Ez dago modurik, bataila hori galduta dago.
Kataluniako Enric Larreula filologoa bisitatu dugu Bartzelona ondoko Rubí herrian. Guraso andaluziarren haurrei katalana erakusten hasi zenean konturatu zen haiek integratzen saiatu beharra zegoela, “bestela katalanok desintegratuko gintuzten”. Dolor de llengua liburuan (Edicions 3 i 4, 2002) katalan hiztunek hizkuntzagatik bizi dituzten minak jaso zituen. Elkarrizketa luzeko hiru pasarte zintzilikatuko ditut blog honetan hiru alditan. [...]
El País egunkariaren azken orrialdean aurkitu dugu titular hori. Jatorri mexikarreko Richard Rodríguez idazle estatubatuarraren esana da. Berari buruz erreportajea egin duen kazetariak, Fernando Navarrok, dio San Franciscon bizi den idazleak identitateaz, kulturaz eta arrazaz egin dituen saiakerak ez direla politikoki zuzenak. Haren esanak ez dira ez politikoki zuzenak, baina interesgarriak direlakoan eta ezagun egingo [...]
Valentziarrek otsailaz geroztik ezin dute ikusi Herrialde Katalanetan katalanez emititzen duen telebista publikoa. Valentziako Gobernuak 2007az geroztik oztopo asko jarri ditu telebista kate hori valentziarrek ikus ez dezaten. Herritarrek haien kabuz errepikagailuak altxatzeagatik isunak jartzen ari da azkenaldian, eta Acció Cultural del País Valencià elkartea hormaren kontra jarri du zama ekonomikoa dela-eta. Otsailaz geroztik Valentziako [...]
Hitz eman nuen hizkuntzen neurozientzia kognitiboan diharduen BCBL ikerketa zentrotik akuri izateko berriz deituko balidate esperientzia kontatuko nuela hemen. Bada, atzo eta herenegun (otsailak 2 eta 3) Donostiako BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) zentroan elektrodoak jarri zizkidaten nire burmuinaren bulkadak harrapatzeko.