“Zer da euskara euskaraz ez dakitenentzat? Haiek euskarara hurbiltzeko, zer eta nola egin daiteke udaletatik?” Horixe atzo eta gaur Lasarte-Orian (Gipuzkoa) egin diren Udaletako Euskara Zerbitzuen III. Topaketen goiburua. Jone Miren Hernandez Lasarte-Orian jaio zen, baina gurasoak Salamancako (Espainia) Macotera herrikoak ditu. Kazetari eta soziologoak, euskararekiko bere bizipenak kontatu zituen atzo, Lasarte-Oriaren 40 urteko historia [...]
Autoko gidaria eta ondokoa gaztelaniaz ari dira. Biek dakite ondo euskaraz. Haien artean egiten dute gaztelaniaz, autoko gainerako kideekin euskaraz ari dira. Halako batean gidaria ezagutzen ez duen bidaiari batek albokoari esan dio: “Hau izango da taldeko e-posta zerrendatik euskaraz ez dakien bakar hori”. Eta albokoak: “Ez, honek euskaraz badaki”. “Eta zergatik ari dira gaztelaniaz?”. [...]
Hitz eman nuen hizkuntzen neurozientzia kognitiboan diharduen BCBL ikerketa zentrotik akuri izateko berriz deituko balidate esperientzia kontatuko nuela hemen. Bada, atzo eta herenegun (otsailak 2 eta 3) Donostiako BCBL (Basque Center on Cognition, Brain and Language) zentroan elektrodoak jarri zizkidaten nire burmuinaren bulkadak harrapatzeko.
Joxpi Irastortza lazkaotarra elkarrizketatu dugu Soziolinguistika Klusterreko Pablo Suberbiolak eta neuk. Aste honetako ARGIAn argitaratuko da elkarrizketa. Irastortza Emun-en (Lana Euskalduntzeko Kooperatiba) ari da lanean, nahiz eta aurten Mondragon Unibertsitatean Huheziko Fakultatean eskolak ematen ari. Enpresetan euskara planak diseinatzen hasi zen duela urte batzuk, diseinatzea zer zen ere ez zekiten garaian. Urtetako esperientziaren ondoren doktorego [...]
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak jakinarazi du unibertsitate ikasketak euskaraz egiten dituztenei EGA agiria emateko asmoz dabiltzala. Beste hainbeste egin nahi dute ikasketa maila baxuagoetan ere, mailaren araberako agiria sortuz.
Lankide batzuek galdetu didate (ironia handiz) ea aurten ez al ditudan hondartzako gogoetak idatzi behar. Iaz, uda ondoren, pare bat “hausnarketa soziolinguistiko” egin nituen. Aurten, lankideen “animoei” esker lehenago hastea erabaki dut. Honako hau eleaniztasunari buruzkoa da:
Lurdes Auzmendik El Correo egunkarian (Tirakan elkarrizketa komentatua dago) esandakoa da. Gazteez ari zen eta adibide moduan jarri zuen neska-lagun euskaldunarekin hasi den mutilari erabiltzen ez zuen euskara automatikoki nola pizten zaion. Tiraka blogean martinrezolak horri heldu dio eta bere hausnarketa eta zazpi erantzunak ondo interesgarriak dira. Hizkuntza bat edo beste automatikoki aukera genezakeen, borondateak [...]
Ez dakit larritu ala poztu egin behar dudan. Gaur Azpeitia aldean kaleko kazetari lana egitea tokatu zait. Han ibili naiz batera eta bestera itxita zein irekita dauden enpresei argazkiak ateratzen. Lan Mobel enpresako atarian kotxe asko dagoela iruditu zait eta argazki saioa egin dut. Lasai-lasai kotxera abiatu naiz eta barruan segundo batzuk pasa ditut hainbat [...]
Alberto Irazuk, Gaztezulo aldizkariko zuzendari ohiak, kontatu zuen urrian hamar urte beteko dituen hilabetekariaren ibilbidea. Hasieratik utzi zuen garbi kontu bat, aldizkariaren irakurle gazteei nahi zutena emango zieten.
Nerabeekin zuzenean lotuta ez bada ere, sare sozialez ikerketa burutu zuen duela gutxi arte Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinazio Zuzendaria izan den Igor Calzadak. Haren faltan, Jon Aizpurua HPSko Ikerketa Zerbitzuko kideak aurkeztu zuen sare sozialez ia bukatuta duten ikerketa.