“Axola ez bazaizue, euskaraz nola egiten duzuen entzungo dut”

Lagun taldea elkartu gara Bilbon. Mahaiaren bueltan hitz eta pitz ari gara. Taldeko baten senidea agertu da, aulkia hartu eta gure ondoan esertzeko baimena eskatu du, “me gustaría escucharos hablar en euskara”. “Bai, bai ez dago arazorik”. Minutu batzuk igaro ditu gu entzuten. Alde egin duenean lagun kuadrillako batek ezusteko desatsegina hartu du: “A, baina [...]

Bernat Joan i Mari: “Euskara garairik zailenean dago”

Egunak dira Udaltopeko jardunaldiak bukatu direla, baina apunte-errepasoan hasi naiz eta Bernat Joan i Mari Eivissako soziolinguistak botatako hitz batzuk aurkitu ditut koadernoan. Hark egindako hausnarketatxoa ekarri dut hona. Haren ustez, gehiegikerien ondorioak gehiegikeriak amaitu eta askoz geroago ere agertzen dira (gehiegikeria frankismoa da). Gainera –adierazi zuen– inpaktoa arriskutsuagoa da, ez baikara jabetzen bizi dugun [...]

Asteburuan elebitasun pasiboa praktikatzen

Guillermo Gómezi Profesor de ELE en apuros blogean irakurritakoaren harira akordatu naiz asteburuko bi egoeraz. Gómezek aitortzen du elebitasun pasiboaren oso zalea ez dela izan, baina orain bide interesgarria izan daitekeela uste duela. Elebitasun pasiboaren bi adibideren erdian izan naiz asteburuan.

Euskara, zentimetro kontua

Aldagela publikoetan nago, ama-alabei begira, hobeto esanda, aditzen. Diskrezioz ari naiz, baina nire belarriak haien aldera makurtuta daude. Amak alaba txikiari euskaraz egiten dio eta alabak amari ere bai. Ze ondo, ze polita. Halako batean, eszena bukolikoan, bigarren alaba agertu da. Ama, alaba zaharragoari (zazpi bat urte izango ditu) gaztelaniaz hasi zaio. Triskantza!

Kasares, Aleman eta Zapata Euskararen Foru Legeaz

Nafarroako Euskararen Foru Legeak 25 urte betetzen ditu gaur. Iritziak, aldarrikapenak eta kexak ugari izango dira batean eta bestean. Ondoko lerroetan Paula Kasares, Sagrario Aleman eta Oskar Zapataren iritziak jaso ditut, azaroko Larrun hilabetekarian esandakoak.

Nafarroako euskarazko hedabideak: 300.000 eurotik 0-ra

Topagunearen agerraldia Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, datu argigarriak eman ditu. Nafarroako Gobernuak garairik onenetan 300.000 euro eman zituen diru-laguntzetan euskarazko hedabideentzat. 2012ko aurrekontuen proposamenaren berri eman du orain: hedabideetan euskara sustatzeko diru partida desagertu egin da, 0 euro.

“Sorry, I don’t speak english”

A zer nolako estualdia pairatu duen neska gazteak. Lo kuluxkan amesgaiztoak harrapatu du eta haren belarrietara hizkuntza arrotza iritsi da; frantsesa. Jendeari euskaraz egin eta frantses hiztunen erantzuna prest da: “I don’t speak english”. Kanaldudek bere webgunean dauka zintzilikatuta, Angeluko Gaztetxeak egindako 6 minutuko bideoa da. Ikusi bideoa lotura honetan.

Carmen Pérez: “Ez egin etorkinari gaztelaniaz, kanpotartzat duzula adierazten ari zara”

Carmen Pérez, Kataluniako Plataforma per la Llengua-ko kidea da, asturiarra da eta urte asko daramatza Katalunian; katalana ere bada. Ez zaio gustatzen “katalan hiztun berri” deitzea, “adopzioko katalan hiztun” terminoa gehiago gustatzen zaio. Pérez ere, Kulturartekotasuna. Herria, hezkuntza eta hizkuntza jardunaldietan aritu zen.

Euskara irakatsi aurretik kontuan hartzekoak

“Guk ikasi nahi dugu, baina kontua ez da besterik gabe euskara ikastea. Nola hasiko naiz hizkuntza ikasten sozialki baztertua banaiz? Beltzek, ijitoek… autoestimu baxua daukate. Komunikabideek egurra ematen digute, gizarteak egurra ematen digu. Euskaltegiak pribatizatzen ari dira. Nire bikotekidea joan zen izena ematera eta 500 euro eskatu zizkioten ikasturtea hasi aurretik”. Mario Humberto Calixtok, Emunek [...]

Xabier Azanza Euskarabideako zuzendaria kargutik kendu dute

Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari kudeatzaileak lau urteotan lan harremana izandako hainbat enpresa eta erakundetako kideei gutuna bidali die agurtzeko. Nafarroako euskara alorreko eragile batek Argiari jakinarazi dionez, Gobernu berriak Azanza kargutik kendu du. Euskarabidea egiturak jarraitu egingo luke eta litekeena da Xabier Azanzaren tokia hartzea Maximino Gómez Serranok, garai batean Hezkuntzako Euskara Zerbitzuko zuzendari izanak.