Ingelesari beldurrik ez?
Sarrera hau onintza-irureta-(e)k idatzi du / Otsaila 6, 2012
Atala: Hizkuntzak
Atala: Hizkuntzak
Otsailaren 4ko El Paísen idatzi zuen artikulua Antonio Valdecantos Filosofia katedradunak. Ondokoa zuen izenburu azpikoa: “Periferiako hizkuntza politikei aurre egin eta gaztelania defendatuz egindako kanpainetan parte hartu duen inork ez du txintik ere esan ingelesa eskolan eta unibertsitatean inposatzeaz”.
Nafarroako hezkuntza sistema etorri zait burura. Gogotik ari dira ingelesaren alde; euskararen kontra eta gaztelaniaren alde lanean.
Kontua da El Paíseko artikulua interesgarria dela.
Etiketak: gaztelania, ingelesa




Irakurleen erantzunak
Izan ere, beraien ageriko pentsamenduan ez legoke kontraesanik, ala?
Hizkuntzen alde erabilgarritasun edo elkar-ulertze arrazoietan oinarrituta egiten bada, hiztun kopuruak eta hauen distribuzioak egiten dute hizkuntza bat potente eta zabaldu beharreko. Gaztelaniaren alde (500 milioi hiztun) egingo dute “periferiako” hizkuntzen gainetik eta ingelesaren (“globish”aren) alde (1000 milioi hiztun, munduan banatuago gainera) gaztelaniaren gainetik.
Edonola, gaztelania defendatzaile sutsu hauek beraien jaiolekuko taberna batean kafe bat eskatu eta “eeeh… a coffee?” erantzun ez dietelako agian ez dute oraindik txintik esan….