Euskaraz, neska-lagunak hala egiten duelako?
Atala: Euskara
Lurdes Auzmendik El Correo egunkarian (Tirakan elkarrizketa komentatua dago) esandakoa da. Gazteez ari zen eta adibide moduan jarri zuen neska-lagun euskaldunarekin hasi den mutilari erabiltzen ez zuen euskara automatikoki nola pizten zaion. Tiraka blogean martinrezolak horri heldu dio eta bere hausnarketa eta zazpi erantzunak ondo interesgarriak dira. Hizkuntza bat edo beste automatikoki aukera genezakeen, borondateak zein pisu duen, euskara hautatzeko ahalegina egin behar den, oraingo gurasoek haurrei euskara transmitituko ote dien… gogoeta polita.



