Emakumeak lehen baino denbora gehiago al dauka orain?
Atala: Gizartea

Maria Angeles Durán.
Kolpeka bada ere Maria Angeles Durán soziologoak esanak jasotzen segiko dut.
Duránen arabera, garai batean, duela ez hainbeste urte, gustatu ala ez gustatu, lan ordainduaren eta ez ordainduaren artean oreka bazegoen. Truke tradizionala honakoa zen: emakumeak etxean egiten zuen lan, haurrak zaintzen eta etxea mantentzen, eta gizona lan merkatuan zegoen. Denbora horrela banatzen zen.
Urrunagoko garaietan emakumea 30 urtez bizi zen (gizona bezala) eta sei ume zituen. Banaketa horrek bazuen oreka eta logika, denbora gutxi bizi eta haur asko izan. Lanak banatu eta beti elkarrekin bizi. Baina orain ia inork ez du nahi banaketa hori. Emakumea, aurki, batez beste ehun urtera arte biziko da eta orain emakumeko 1,4 haurreko batez bestekoan gaude.
Orain zenbat denbora dauka emakumeak? Lehen baino gehiago? Gutxiago?
Tantaka azaltzen ari naizen Duránen hitzaldiak esaldi bikainak izan zituen, denboraren kudeaketan gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunei buruz gogoeta egitekoak. Hona pare bat:
- Libre sentitzen zara denboraren erabileran? (zer erantzungo luke emakumeak eta zer gizonak?)
-Gauza bat da denboraren erabilera debekatzea, eta bestea denborarik ez izatea nahi duzuna egiteko.




Irakurleen erantzunak
- Beautiful work Shipra!It was a pleasure to meet you.Please send me imegas of beautiful Elizabeth’s wedding, so that I can showcase your awesome work at my website.Hopefully you’ll be back to Texas soon!Wishing you continuous success!MayraMy Fabulous Faces