Udaltop 2010. ‘Gaztezulo’ren esperientzia

Sarrera hau onintza-irureta-(e)k idatzi du / Apirila 29, 2010
Atala: Euskara
Alberto Irazu.

Alberto Irazu.

Alberto Irazuk, Gaztezulo aldizkariko zuzendari ohiak, kontatu zuen urrian hamar urte beteko dituen hilabetekariaren ibilbidea. Hasieratik utzi zuen garbi kontu bat, aldizkariaren irakurle gazteei nahi zutena emango zieten.

Aldizkaria abian jarri zutenean 15 eta 30 urte arteko gazteentzako produktua egitea pentsatu zuten, eta Irazuk esan zuenez, “baldintza normaletan bat ez, hiru aldizkari egin beharko lirateke, bata nerabeentzat, bestea gazteentzat eta hirugarrena beti-gazteentzat”. Hartzaile heterogeneoa dute, bai adinez eta baita geografia aldetik ere (Euskal Herri osoan banatzen da hilabetekaria).

Proiektuarekin hasi zirenean gazteentzako euskarazko prentsan erabateko hutsunea zegoen, Entzun musika aldizkaria eta Matraka baino ez zeuden merkatuan. Internet ez zela erabiltzen azpimarratu zuen Irazuk. Garai hartan inkesta egin zuten bi gauza jakiteko: gazteek zer irakurtzen zuten eta zer nahi zuten, gero eskatzen zutena emateko. Euskaraz oso gutxi irakurtzen zutela ondorioztatu zuten orduan. Inkesta hartatik gazteen gustuen “hamar mandamenduak” atera ziren: sexua, literatura, zinea, Internet, teknologia berriak, telebista, albiste bitxiak, gaua, nazioartea eta umorea. Gai horiek eskatu zituzten eta lan taldeak eman.

Bukatzeko aldizkariaren beste lau ezaugarri aipatu zituen: diseinua giltzarri izan da; denetarik eskaini denek zerbait topatzeko; informaltasun serioa landu eta politikoki lerratu gabea izan.

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa
*