Udaltop 2010. HezHiz-en lau hankak

Sarrera hau onintza-irureta-(e)k idatzi du / Apirila 27, 2010
Atala: Euskara

Jaime Altuna.

Jaime Altuna.

Hizkuntza Heziketarako programa 2008an jarri zuen abian Urtxintxa Eskolak. Ikastetxeetan ari dira lantzen. 12 eta 16 urte arteko gazteekin euskararen erabilera areagotzeko, hizkuntzei buruzko usteetan eta euskararen gaitasunean eragiten saiatzen dira.

Jaime Altuna Urtxintxa Eskolako kideak eman zituen azalpenak. HezHiz programa azaltzeko ondoko lau hankak deskribatu zituen.

1.Hanka: Gazteek hizkuntzekiko dituzten usteak, iritziak, kezkak, gogoetak… landu nahi ditugu. Pello Jauregiren hautemateen parekoa litzateke kontzeptu hau, gutxi gorabehera. Ikasleei, eskola orduetako saioetan galdetzen diegu ea hizkuntzak zailak eta errazak diren; zergatik dauden hainbeste hizkuntza munduan; onura ala maldizioa den hainbeste hizkuntza izatea… Helburua da hausnartzea, konsziente izatea.

2.Hanka: Euskaraz aritzeko gaitasuna dugula esaten dugunean zertaz ari gara? “Ba al dakizu xakean?” galdetuz gero zer erantzungo genuke? Nik esango nuke piezak mugitzen badakidala, baina jokatzen… Hizkuntzarekin berdin, jakin bai, baina testuingurua aldatuz gero gaitasun bera dute gazteek euskaraz aritzeko? Batez ere eremu ez formaletarako gaitasunaz hausnartu behar dugu.

3.Hanka: Jon Sarasuaren “ardura komunitatea” kontzeptua dakarkit hona. Gazteek hartu behar dute motxila hori, heredatu behar dute ardura hori, baina motxila hori arina litzateke, ez luke zertan beti txarra izan.

4.Hanka: Lankidetza da HezHiz moduko programak gauzatzeko laugarren eremu garrantzitsua. Lankidetza udalen, ikastetxeen, aisialdiko taldeen, hizkuntza kudeaketarako dauden enpresen artean.

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa
*