Udaltop 2010. ‘Gaztezulo’ren esperientzia

Alberto Irazuk, Gaztezulo aldizkariko zuzendari ohiak, kontatu zuen urrian hamar urte beteko dituen hilabetekariaren ibilbidea. Hasieratik utzi zuen garbi kontu bat, aldizkariaren irakurle gazteei nahi zutena emango zieten.

Udaltop 2010. Gazteak sare sozialetan

Nerabeekin zuzenean lotuta ez bada ere, sare sozialez ikerketa burutu zuen duela gutxi arte Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinazio Zuzendaria izan den Igor Calzadak. Haren faltan, Jon Aizpurua HPSko Ikerketa Zerbitzuko kideak aurkeztu zuen sare sozialez ia bukatuta duten ikerketa.

Udaltop 2010. HezHiz-en lau hankak

Hizkuntza Heziketarako programa 2008an jarri zuen abian Urtxintxa Eskolak. Ikastetxeetan ari dira lantzen. 12 eta 16 urte arteko gazteekin euskararen erabilera areagotzeko, hizkuntzei buruzko usteetan eta euskararen gaitasunean eragiten saiatzen dira.

Udaltop 2010. Kultur Kabia nerabe arrantzan

Aritza Escandon Kultur Kabia Zerbitzuak enpresako zuzendaria da. Euskara Elkarteen Federazioak, Topaguneak, sortutako enpresa da Kultur Kabia. Nerabeak eta euskarazko kultur kontsumoa lotzean argi esan zuen Escandonek: “Kontsumitu nahi dutena eskaini behar zaie”.

Udaltop 2010. Pello Jauregiren yin-yang-ak

Apirilaren 21 eta 22an izan ziren Udaletako euskara zerbitzuen II. Topaketak. Nerabeak eta euskararen erabilera ziren jardunaldien oinarri. Haietako hitzaldi batzuen berri emango dugu ondoko egunetan. Pello Jauregiren “Esku hartzeko hainbat ildo, hurbilketa sistemikotik begiratuta” jardunarekin hasiko gara. Ekialdeko filosofiatik hartutako yin eta yang kontzeptuak hizkuntza jardunera aplikatu zituen.