Euskara Elkarteen Jardunaldiak (Juan Luis Arexolaleiba)

“Badago halako ezinegon bat, gainbehera sentsazioa, goia jo izanaren pertzepzioa. Nekea somatzen da –esan zuen urte luzez Arrasate Euskaldun Dezagun euskara elkartean aritutako Arexolaleibak–. Euskara elkarteek beren funtzioa bete dute, beharrezkoak ziren eta dira. Orain autokritika egiteko ordua da euskalgintzan. Lehengotik esperientzia hartu eta inertzia uzteko garaia da.

Euskara Elkarteen Jardunaldiak (Xamar)

Juan Carlos Etxegoien, Xamar irakasleak ondoko gogoeta egin zuen: “Hizkuntza arazoa gizarte arazoa da, ezin dugu esan: ‘Guk –euskara taldeok– konponduko dugu hizkuntza gatazka’. Gainditzen gaituen problematika da, gizarte osoari dagokio. Gaur egungo sistemaren joera gizarte arazoak arazo pertsonal bilakatzea da eta mintzairarenean berdin gertatzen ari da. Ezin duzu euskaraz egin? Bada zure arazoa da, [...]

Euskara Elkarteen Jardunaldiak (Imanol Miner)

EEak (euskara elkarte eta euskaldunon elkarteek) 25 urtez lanean.  Non gaude orain? Ez gara gure baitakoak: EEok besteen jardunaren orbitan gabiltza, gu autozentratu gabe. Esate baterako, euskaldunari harrotasuna abertzale izateak ematen dio oraindik eta ez euskaraz bizitzeak. Euskaraz bizitzea ez dago harrotasunaren erdigunean. Erdigunean batzokiak daude (kolore politiko guztietakoak) ez hiztunak.

Euskara Elkarteen Jardunaldiak (Rosa Ramos)

Urtarrilaren 23an, Durangon, Topaguneak urte eta erdi iraungo duen hausnarketa abian jarri zuen. Elkarteetako ehundik gora kide elkartu ziren iraganaz eta etorkizunaz gogoeta egiteko. Elkarte kideen arteko tailerrez gain lau hitzaldi izan ziren: Rosa Ramos, Xamar, Juan Luis Arexolaleiba eta Imanol Minerrena. Lau hitzaldien entresakak zintzilikatuko ditut lau alditan.

III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia

Soziolinguistika Klusterrak otsailaren 26rako antolatu du jardunaldia. Egitaraua hemen: www.soziolinguistika.org/node/4420

Langune elkartea sortu da

Joan den astean sortu zen Hizkuntza Industrien Elkartea Euskal Herrian izeneko elkartea. Euskal Herriko 22 erakunde, elkarte eta enpresak osatu dute, denak ere hizkuntzarekin lan egiten dutenak.