Asmatutako hizkuntzak
Atala: Hizkuntzak
Arika Okrent hizkuntzalariak urteak daramatza munduan zehar asmatu diren 900 hizkuntza aztertzen. In the Land of Invented Languages izeneko saiakera argitaratu du AEBetan. Hamar urte eta gero ondorio honetara heldu da: asmatutako hizkuntza gehienek porrot egin dute, hiztunengan eraginik ez dutelako izan.
Público egunkariko artikuluan honela dio Arika Okrent berak: “Hizkuntza ez da erreminta soila, giza jarreraren zati da. Sozializazio tresna da. Ez da teknikoki maneiatu daitekeen garbigailua edo tresna. Plastikozko landarea ureztatzea bezala da. Uste duzu haziko dela ur asko bota arren?”.
Kazetariak esperantoaren porrotaz galdetu dio: “Ezinezkoa da komunitate bat konbentzitzea hitz egiteko gogorik ez duen hizkuntzan mintzatzeko. Are gutxiago propaganda politikoa erabiltzen bada haiek konbentzitzeko”.
Artikulua bitxia da, egia esan.




