“Ulertzen ote dit?”
Haurra, irakaslea aurrean duela dago ikasgelan. Bakar-bakarrik daude biak. Irakasleak tartean behin marrazkiak egiten dizkio eta aldian-aldian hitz solteak eta esaldiak esaten dizkio haurrari. Irakasleak haurraren begi handiak ikusten ditu, berari begira, mutu.



