Mugimendu feministaren premiazko egitekoak
Teoria feminista izeneko ikastaroan, laugarren eta azken saioa. Lourdes Méndez irakasleak generoa terminoari heldu zion berriro. Termino ulertezina eta feminismoarentzako balio ez duena, bere ustez.
Teoria feminista izeneko ikastaroan, laugarren eta azken saioa. Lourdes Méndez irakasleak generoa terminoari heldu zion berriro. Termino ulertezina eta feminismoarentzako balio ez duena, bere ustez.
Lourdes Méndezekin hirugarren saioa izan genuen atzo Teoria feminista ikastaroan. Giroa bor-bor egon zen hasieratik, galdera eta hausnarketa asko. Méndezek lortu zuen partaideoi kilimak egitea.
Lourdes Méndez antropologoa eskaintzen ari den ikastaroko bigarren eguna lehenengoa baino mamitsuagoa izan zen, hala gertatzerik bada. Freud, Levi-Strauss, Hèritier eta beste aipatu zituen eta nahikoa lan EHUko antropologoari haria jarraitzen. Hala ere, hainbat printza ondo jaso genituelakoan nago.
Horixe atzoko ikastaroan ateratako ondorioetako bat. Donostiako Udaleko Berdintasun eta Lankidetza Atalak antolatuta, Lourdes Méndez EHUko Artearen antropologian katedradunak lau egunetako ikastaroa hasi du. “Teoria feminista” izenburu duen ikastaroa bero-bero hasi zuen Mendézek, kontatuz nola mugimendu feministarik jada ez den Europan eta nola haren tokia erakunde publikoek hartu duten.
Euskaratik gaztelaniarako jauzia hasiko duen haurraren fenomenoaz hitz egitekotan geratu nintzen aurrekoan. Hona neskatilaren istorioa.