Euskara digitalizazioaren garaian. Josu Amezagaren eskutik

EHUko Udako Ikastaroak, ekainak 23, Donostia. EHUko Josu Amezaga irakasleak Euskara digitalizazioaren garaian izeneko hitzaldia eskaini du. Gaia konplikatua dela esan du eta euskarak aro berri honetan (zalantzati erabili du aro berri esamoldea) nolako tokia izango duen misterioa dela aitortu du. Uzkur ibili da aurreikuspenetan, baina etorkizunerako pista politak eman ditu.

Katalanak Emun-en bisitan

David Vila i Ros eta Marina Sagarra i Ruiz astelehenean eta asteartean Arrasaten (Gipuzkoa) izan dira Emun Kooperatiba bisitatzen. Bi katalanak Tallers per la llengua-ko dinamizatzaileak dira eta iaz 7dquatre enpresa sortu zuten Herrialde Katalanetan arlo sozio-laboralean hizkuntza aholkularitza emateko asmoz. Kalitatea Fundazioko eta Copreci kooperatibako euskara planak ezagutu dituzte Emunen eskutik eta euren esperientzia [...]

Ramon Etxezarretak zeozer esan zain

Tiraka blogean Ramon Etxezarreta gora eta behera dabiltza. egorospe erabiltzailearen hariari tiraka idatzi du ondokoa Is Urrestilla a town? erabiltzaileak:

Kazetariak badaki euskaraz?

Ez dakit zergatik izango den, baina Noticias de Gipuzkoa egunkariak asteburutan banatzen duen On aldizkarian (2009-06-13) Mikel Mindegia azalean ikusita hauxe pentsatu nuen: “Hasi behar dut irakurtzen aizkolariari egindako elkarrizketa, seguru folklore usain ederra duela”. Hona elkarrizketa hasi aurreko kazetariaren sarrera: “Vive con su mujer en un caserío de Zubieta (Navarra), rodeado de montañas, prados, [...]

Energiaren Nazioarteko Agentziak esan du…

Roberto Bermejok Un futuro sin petróleo izenburuko liburua du kalean. EHUko irakasleak esana du behin baino gehiagotan gero eta petrolio gutxiago dugula, eta orokorrean gero eta erregai fosil gutxiago. Erregai fosiletatik energiaren %87 ateratzen omen dugu orain. Dirudienez, ordea, ez da alarma piztu duen bakarra. El Correo egunkarian, ekainaren 10ean egindako elkarrizketan hauxe esan zuen [...]