Gazumen behintzat, eolikorik ez

Gazumen, Hernio mendigunean, Eusko Jaurlaritzak haize-errotak jarriko balitu Gipuzkoako lehenak lirateke. Ez dakigu haize-errota erraldoiak zutitzea lortuko duen. Kontrakoak asko dira. Horietako batzuk atzo bildu ginen Zelatunen. Makina bat erromeri egin deneko tokian ehunka lagun elkarrengana hurbildu ginen Eguzkiko kidea hizketan entzuteko: haize-errotekin txikizioa datorrela azaldu zuen, onartezina dela. Errezilgo Udaleko ordezkariak udal txikiak abisua [...]

Gaztelaniatik euskarara aldatu diren bikoteak

27 bikote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoak. Beren arteko ohiko hizkuntza gaztelania zutenak eta orain ohiko hizkuntza euskara dutenak. Zergatik erabaki du bikoteak hizkuntza aldatzea? Zein zailtasun aurkitu ditu bidean? Eta zein estrategia erabili du helburua lortzeko?