Itxura egingo dugu. Mahai dotorean, entzuleen aulkien maila baino gorago liburua aurkeztu nahi dutenak eseriko dira. Pare-parean beraiek tripodea jarriko dute, mahaian eseri aurretik azkenak Rec zanpatuko du. Bideoz grabatutakoa sarean jarriko dute derrepentean. Hara hor prentsaurreko digitala.
Babalore aurpegiarekin begiratu nion esan zidanean “si no me hablas en castellano no te entiendo nada”. Arazoa saltzaileak omen dauka, ez delako gai euskaraz ari dena ulertzeko, baina belarriak lurreraino jaitsita, atera nintzen ni handik, ez bera: Euskaraz egin nion galdera gaztelaniaz errepikatu nion, aipatu berri dudan babalore aurpegiarekin eta xuabe-xuabe.
1799an Alexander Von Humboldt naturalista alemaniarra Venezuelara joan zen Orinoco ibaira. Von Humboldtek jakin zuen, bera iritsi baino egun batzuk lehenago Karibeko tribu indigena batek auzoko maypure jendea eraso eta kide guztiak hil zituela. Maypureek maskota gisa zerabiltzaten loroak jaso zituen tribu erasotzaileak eta horietako bat Von Humboldten eskuetara heldu zen. Mayrupe jendearen hizkuntza “hitz [...]