Otsailaren 4ko El Paísen idatzi zuen artikulua Antonio Valdecantos Filosofia katedradunak. Ondokoa zuen izenburu azpikoa: “Periferiako hizkuntza politikei aurre egin eta gaztelania defendatuz egindako kanpainetan parte hartu duen inork ez du txintik ere esan ingelesa eskolan eta unibertsitatean inposatzeaz”.
Nafarroako hezkuntza sistema etorri zait burura. Gogotik ari dira ingelesaren alde; euskararen kontra eta gaztelaniaren alde lanean.
Kontua da El Paíseko artikulua interesgarria dela.

Victor García de la Concha, Cervanteseko zuzendaria.
Nork esan du krisia dela-eta euskara sustatzeko dirurik ez dagoela? El País egunkariak joan den asteburuan elkarrizketa egin zion Cervantes Institutuko zuzendari berriari, Víctor García de la Conchari. Galdera-erantzunak hasi aurretik, kazetariak, gaztelania munduan zehar bultzatzea helburu duen Cervantes Institutuaren datuak ematen ditu: 1.160 langile, bost kontinenteetako 77 herrialdetan banatuta. 2011ko aurrekontua 103 milioi eurokoa. Kazetariak berak deitu dio Cervantesi “multinazional”. García de la Concha duela bi urtera arte Real Academia Españolako zuzendaria izan zen. 6,5 milioi euroko aurrekontua zuen eta ia 100 langile. Cervanteseko zuzendari berriak, besteak beste, adierazi du itsasontzi hispaniarrak gora datozen herrialdeetara iritsi behar duela, hala nola, Txinara, Koreara, Japoniara, Indiara, eta nola ez, Amerikako Estatu Batuetara eta Brasilera.
Eta nork esan du hizkuntzarekin politikarik ez dela egin behar?

Sorgindu zaitez kanpaina.
800.000 eurori aurre egin beharrean dago Acció Cultural del País Valencià. Erakunde horrek egindako eskaerari erantzunez, 2010ean Mugarik gabeko telebista izeneko sinadura bilketa egin zen Euskal Herrian. Madrilgo Gorteetan 500.000 sinadura aurkeztu nahi ziren, Espainiako Estatuko telebista autonomikoen seinalea euren muga administratiboetatik kanpo ikusi ahal izateko. Alegia, Nafarroan ETB ikusteko, Valentzian TV3 eta Asturias-Leonen TVG. Aise gainditu zen sinadura kopurua eta Diputatuen Kongresuan segitzen du eskaerak atzera-aurrera. Erakundea ordea, ez da geldirik egon eta hedagailuak paratu zituen Alacanten, Valentzian eta Castellón TV3 Kataluniako telebista ikusi ahal izateko. Valentziako Generalitateak 300.000 euroko bi isun jarri zizkion Acció Cultural del País Valenciàri; interesak kontuan hartuta 800.000 euro ordaindu behar. Erdia dauka ordaintzeko eta Donostiako Espai Catalunya Topalekuak eta Porrerako (Tarragona) Vall Llach upeltegiak Sorgindu zaitez-Embruixa’t kanpaina jarri dute abian isuna ordaintzen laguntzeko. Porrerako upeltegia Lluis Llach kantariak 1992an sortutakoa da eta Priorateko Jatorrizko Izendapenaren barruan dago. Ardo botila 18 euroan salduko da. 9 euro ardoaren ekoizpen kostuak estaltzeko erabiliko da eta beste erdia isuna ordaintzeko. Valentziako Gobernuak Acció Cultural del País Valenciàri esan zion telebista ikusteko ipinitako hedagailuak ilegalak zirela. EA alderdiko militanteek duela gutxi adierazi dute Nafarroako Erreniega mendian paratu dutela hedagailua ETB Iruñerrian ikusi ahal izateko. Nafarroako Gobernuak segituan esan du ekintza narratsa, pirata eta legez kanpokoa izan dela. Beharbada zainzuriak, piperrak edo olioa saltzen hasi beharko dugu…

Neurriaren garrantzia.
Aldagela publikoetan nago, ama-alabei begira, hobeto esanda, aditzen. Diskrezioz ari naiz, baina nire belarriak haien aldera makurtuta daude. Amak alaba txikiari euskaraz egiten dio eta alabak amari ere bai. Ze ondo, ze polita. Halako batean, eszena bukolikoan, bigarren alaba agertu da. Ama, alaba zaharragoari (zazpi bat urte izango ditu) gaztelaniaz hasi zaio. Triskantza! Gehiago irakurri…

Kasares, Zapata eta Aleman. (Arg: J. Santesteban)
Nafarroako Euskararen Foru Legeak 25 urte betetzen ditu gaur. Iritziak, aldarrikapenak eta kexak ugari izango dira batean eta bestean. Ondoko lerroetan Paula Kasares, Sagrario Aleman eta Oskar Zapataren iritziak jaso ditut, azaroko Larrun hilabetekarian esandakoak. Gehiago irakurri…

Mallorcako telebistako platoa. (Arg. Vilaweb)
Abenduaren 9an ateak itxi zituen katalan hutsez emititzen zuen Mallorcako hedabide publiko bakarrak. Urtean 10 milioi euroko aurrekontua zuen eta 115 langile. Denak kaleratu dituzte. PPk gehiengoa duen Gobernuak adierazi du austeritate eta ardura planaren barruan sartu dela irrati-telebistak bertan behera uztea. Gehiago irakurri…

Emakumeen Aurkako Tratu Txarren Kontrako Eguna.
Bilbon, Mugarik Gabe-k antolatutako jardunaldiak. Bortizkeria matxistak eta horiei aurre egiteko estrategiak zuen izenburu. Dolores Juliano antropologo feminista hitzaldia ematen ari zen. Juliano ikaragarri komunikatzaile ona da, berdin da zenbat aldiz entzun diozun, hurrengoan ere txundituko zaitu. Emakumeen aurkako tratu txarren patologizazioa azaltzen ari zen. Oso sinple esplikatu zuen: “Lehen gizonak emaztea jotzea edo gaizki tratatzea etxe barruko kontua zen. Orain ez, orain denon arazo egin dugu. Alabaina, genero berdintasuna lortu dugu, emakumeok eta gizonok berdintasunean bizitzen ikasi dugu. Eta emakumeen aurkako tratu txarrak eta erailketak? Ai! Gizona oso haserre zegoen eta edanda… horregatik hil zuen emaztea. Derrepente gizonari ero kolpeak eman dio eta emaztea hil du. Baina lasai, berdintasuna lortu dugu, gizon batzuk dabiltza hor zehar edanda eta haserre. [José Diego Yllanesekin akordatu naiz, Nagore Laffage erail zuen iruñarrarekin]. Ez dira burutik eginda dauden gaixo solteak, gehiegi edan dutenak. Egiturazko biolentziaz ari gara”.
Gaur Emakumeen Aurkako Tratu Txarren Kontrako Eguna da.
Irakurtzeko gogoz bazaude:
-Espainiako Estatuko Genero Biolentziaren legearen eraginkortasunaz: “Grietas en la lucha contra el machismo” (El País)
-Emakumeentzako babes neurriez eta baliabideez: “Biolentzia matxistaren aurkako elkarteek emakumearen «biktimizazio bikoitza» dute mintzagai” (Gaur 8 )
-Genero berdintasuna ikastetxean nola lantzen den: “Betaurreko moreak Zaldupe eskolan” (Argia)

- Topagunearen agerraldia
Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, datu argigarriak eman ditu. Nafarroako Gobernuak garairik onenetan 300.000 euro eman zituen diru-laguntzetan euskarazko hedabideentzat. 2012ko aurrekontuen proposamenaren berri eman du orain: hedabideetan euskara sustatzeko diru partida desagertu egin da, 0 euro. Gehiago irakurri…
A zer nolako estualdia pairatu duen neska gazteak. Lo kuluxkan amesgaiztoak harrapatu du eta haren belarrietara hizkuntza arrotza iritsi da; frantsesa. Jendeari euskaraz egin eta frantses hiztunen erantzuna prest da: “I don’t speak english”. Kanaldudek bere webgunean dauka zintzilikatuta, Angeluko Gaztetxeak egindako 6 minutuko bideoa da.
Ikusi bideoa lotura honetan.

Plataforma per la llenguaren kanpaina bat.
Carmen Pérez, Kataluniako Plataforma per la Llengua-ko kidea da, asturiarra da eta urte asko daramatza Katalunian; katalana ere bada. Ez zaio gustatzen “katalan hiztun berri” deitzea, “adopzioko katalan hiztun” terminoa gehiago gustatzen zaio. Pérez ere, Kulturartekotasuna. Herria, hezkuntza eta hizkuntza jardunaldietan aritu zen. Gehiago irakurri…