Pirateriaren aurkako iragarkia, urteko okerrena

Sarrera hau mikel-garcia-(e)k idatzi du / Martxoa 16, 2010
Atala: Hedabideak

Hori erabaki dute Facua Espainiako Kontsumitzaileen Elkartean beren botoa eman duten internautek. Top mantan erostea eta Interneten musika deskargatzea, zabor kuboak botatzearekin, autoarekin haur-kotxe bat harrapatzen saiatzearekin eta giltzarekin beste baten autoa urratzearekin konparatzen ditu Espainiako Kultura Ministerioaren iragarki honek:

YouTube Preview Image

Zigarroaren kea haurdun dagoen emakumeari zuzenean botatzearekin ere alderatzen du pirateria iragarki espainiarrak, “legala bazara, legala zara” mezuarekin. Baina gustuko musika taldearen azken single-a jaistea eta kale bandalismoa maila berean jartzeak ez hanka ez bururik ez duela uste dute lehiaketan parte hartu duten internauten %45ak. “Pirateriak lanpostuak suntsitzen ditu eta talentu berriak gelditzen. Ez ezazu egin” mezu apokaliptikoa ez da gehienen gustukoa izan. Agian, debekuaren ohiko bideari eutsi beharrean, formula eta irtenbide berriak proposatu beharko lituzke Ministerioak.

Urteko iragarki okerrenen artean, Actimel, Frenadol, Bimbo Silueta eta Vodafone Passport produktuenak ere hautatu dituzte Espainiako Estatuko nabigatzaileek. Urteko enpresarik txarrena berriz, Telefonica Movistar da, kontsumitzaileen aburuz. Eta ez da harritzekoa, telefono konpainiak baitira kexa gehienen jomuga kontsumitzaileen elkarteetan.

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa
*