Xala, Xalbador gogoan

Sarrera hau mikel-asurmendi-(e)k idatzi du / Ekaina 15, 2011
Atala: Gizartea,Kirola
Yves Salaberri Xala, Irunen

Yves Salaberri Xala, Irunen

Atzo Zumaian bazkaldu nuen, Justa tabernan. Taberna herrikoia. Erribera kalean. Primeran edukiz eta prezioz.

Udal ordezkariak aukeratu berriak izan dira Zumaian, hurrenez hurren hauexek: Bilduko 6 zinegotzi, EAJko 5, PSE-EEko 1, Aralarreko 1.

Bazkaltzen hasita, albisteak lagun, ondoko hiru lagunen jarduna zabaldu zen jangela, ozen zabaldu ere.

–“Qué le pasa al francés? (Yves Salaberri, Xala)
–¿A quién?
– A ese, el francés, a Sala, al pelotari?
– Ahora les da por llorar en público.
– Tranquilo, seguro que ese le llama a Sarkozy y sulucionao!

Nagusiarekin trukatu nuen begirada. Serio gizona. Disgustuko keinua sumatu nion, eta pentsamendua asmatu ere bai. “Tontolapikoa… Utzak, utzak, bezeroak beti arrazoi”.

Fernando Aire Xalbador

Fernando Aire Xalbador

Urepeleko artzainaren odolaren mintzoa borborka jalgi zitzaidan, odola eta mintzoa: “Espainolak eginak gira joan den aspaldian!

 

 

 

 

 

Etiketak: ,

Irakurleen erantzunak

Kaixo, Mikel:
Hire pasadizoari heldu eta aprobetxatuta, nik ere zerbait idatzi nian Urola Kostako Hitzako “Bostekoa” atalerako, eta bidezkoa iruditu zaidak horren berri ematea.
Ikusi nahi baduk, hemen daukak:
http://baleike.com/blogak/ateki/2011/06/24/zer-gera-gu-nor-gera-gu/
Mila esker eta ondo segi!

#1 
Imanol-(e)k idatzi du Ekaina 24th, 2011 @ 9:34 am

Kaixo Imanol,
estimu handiz,
Ez adiorik!
mikel

#2 
mikel-asurmendi-(e)k idatzi du Ekaina 24th, 2011 @ 9:57 am

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa
*

Aurreko sarrera:
Hurrengo sarrera: