Wikipedia, guk ere erabil dezakegun arma potente hori

Wikipedia, entziklopedia askea baliatzea herritarren ardura politikoa da nolabait esateko

Wikipedia, entziklopedia askea baliatzea herritarren ardura politikoa da nolabait esateko

Internetek eskura jarri digu mundu globalizatu honetan geure ahots propioa izateko aukera. Eta mundu ikuskeran monopolioa lortu nahian dabiltzan kultura handiei itzalik egingo ez diegula jakin arren, gure errealitatea historian geuk idazteko, sareak berak emandako baliabideak ongi erabiltzea ezinbesteko zaigu kultura txikiagooi.

Bide ezberdinak daude horretarako, baina lan kopuruari eta emaitzen ikusgarritasunari erreparatuta, Wikipedia helburu estrategikoa dela esatera ausartuko nintzateke –ez naiz hau dioen lehenengoa, beraz, argi utzi nahi dut ez nabilela profetarena egin nahian–. Salbuespenak salbuespen, kanpotik laguntza gutxi izango dugu gure errealitatea garbi azalduta uzteko. Lekukotasun hori egiteko, beraz, herri bezala era aktiboan parte hartzea beharrezko zaigu. Gehiago irakurri…

Sareko abesbatza

Abesbatza ahotsaz soilik baliaturik kantatzen duen gizataldeari deritzo. Hori dio Wikipediak behintzat.

Dena den, eskua sutan jarriko nuke, hitz hori esanda, ez duzula bideo honetako abesbatza bezalako ezer imaginatzen.

YouTube Preview Image

12 herrialdetako 185 pertsonak osatutako korua da Eric Whitacrek zuzentzen duena. Bera da zuzendaria eta muntaia harrigarri honen egilea.

PD: Bide batez, bitxikerien atala ireki dut hau bezalako postak zintzilikatzeko.

Euskal komunitatea Interneten indartzeko zenbait irizpide

Vicent Partal

Vicent Partal artxiboko argazki batean

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Euskal edukiak eremu globalean jardunaldietan hartu ditudan oharrak dira ondorengo lerroetan topatuko dituzunak. Vicent Partal, vilaweb.cat agerkari digitaleko sortzaile eta zuzendariak eman duen hitzaldikoak dira denak. Ez da lehen aldiz pertsonaia inspiragarri hau gure artean duguna, besteak beste, ARGIAk antolatutako hitzaldi batean izan zen kataluniarrek .cat nola lortu zuten azaltzen. Euskaldunoi kemen eta argia ematen saiatzen da beti bere hitzaldietan. Bere azalpenak etorkizun teknologikoaren ildoak nahiko garbi ikusten dituen pertsona batenak dira, inondik ere. Hau da, kataluniarren esperientziatik abiatuta, nondik jo klabe batzuk ematen dizkigu, mundu globalizatu honetan zerbait izan nahi dugun euskaldunoi. Gehiago irakurri…

Euskal spam-aren erasoa

SPAMaren euskal mapa

SPAMaren euskal mapa

Euskal Herrian ere norbaitek sortzen ditu gure posta zerbitzuak saturatzen dituzten spam edo mezu maltzurrak. Hori ikus daiteke Google-ek zabor mezuak nondik sortzen diren erakusten duen mapan. Gorriz markatzen ditu puntu beroak. AEB, Europa, Asia ekialdea, Australia… eta Euskal Herria!

Gehiago irakurri…

Bihar Mari Boine artista samia Donostian

Mari Boine, artista samia

Mari Boine, artista samia

Mari Boine artista samirik ezagun eta errespetatuena da. Samiak Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia iparraldean bizi diren indigenak dira, eta diskriminazio garai zaharrak atzean utzi badituzte ere, nahikoa lan badute euren hizkuntzari eusten (egun, datu zehatzik ez bada ere, 100.000 pertsona inguruk dakite samiera). Mari Boine beren kantu tradizionalak jazz eta rockarekin nahastu zituen lehen artista izan zen, oso militantea euren kulturarekin. 1994ko Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian parte hartzeko gonbidatu zuten, baina uko egin zion, Norvegiak mundu osoaren aurrean gutxiengoak errespetatuko balitu bezala egin nahi zuela salatuz.

Gehiago irakurri…

Iragarki onenarentzat Oscar saria…

Geroz eta gehiago dira zinema zuzendariei beren produktuen iragarkiak eskatzen dizkieten enpresak. Ez da gauza berria, baina Hegoafrikan Munduko Kopa jokatzen ari dira eta Nike erraldoiak ez du aukera galdu. Gehiago irakurri…

Ken Loach film guztiak YouTubera igotzen ari da

Ken Loach

Ken Loach

Ken Loach zinema zuzendari ingelesak pausu bat egin du aurrera. Bere film guztiak, astean bat, YouTuben prestatu dioten youtube.com/KenLoachFilms kanalera igotzen ari da. Oraingoz Poor Cow (1967), Kes (1969), Riff-Raff (1990) eta Cathy Come Home (Telebistarako prestatutako filmea, 1966), Hidden Agenda (1990) eta Ae Fond Kiss… (2004) jarri dituzte ikusgai. Laster ikusiko dugu zinema zuzendari gehiago antzeko jokaldia egiten. Gehiago irakurri…

Kazetarien obsesioa Twitterrekin

Twitterrekin obsesionatuta

Twitterrekin obsesionatuta

Zer pentsatua eman dit Tu2is blogeko artikulu honek. Laburtuta, artikulugileak ironia handiz dio hedabide tradizionalak Twitter-ekin obsesionatuta daudela eta azken aldian, ez dagoela ekitaldi garrantzitsurik kazetariak Twitter bidez zer gertatzen den kontatzen ari ez direnik. Autorearen ustez, Twitterretik gertatzen ari den guztia uneoro kontatu beharrak, kazetariari ez dio lana ongi egiten uzten, ezta gogoeta egiteko denborarik ere. Galdera honekin amaitzen du artikulua:

Ba al du zentzurik profesionalik onenak telebistan ikus daitekeena fotogramaz fotograma kontatzen jartzeak?

Gehiago irakurri…

‘Bertsolari’ dokumentalaren aurrerapena

Nahiz eta 20 egun badiren sarean dagoela, orain izan dut Asier Altuna zinegilea prestatzen ari den Bertsolari dokumentalaren aurrerapenaren berri. Entzuna nuen oso lan txukuna egiten ari zela bergararra, baina egia esan, harrituta geratu naiz lanaren kalitatearekin. Gehiago irakurri…

Bideo iragarkiak paperean

Irailean aterako omen dute paperean txertatuta joango den lehen bideo iragarkia. BBCren webgunean irakurri dugunez, AEBetako Entertainment Weekly aldizkariaren ale batzuetan sakelako telefonoena bezalako LCD pantaila bana jarriko dute, papera beraren zabalera duena.

Gehiago irakurri…