Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Euskal edukiak eremu globalean jardunaldietan hartu ditudan oharrak dira ondorengo lerroetan topatuko dituzunak. Vicent Partal, vilaweb.cat agerkari digitaleko sortzaile eta zuzendariak eman duen hitzaldikoak dira denak. Ez da lehen aldiz pertsonaia inspiragarri hau gure artean duguna, besteak beste, ARGIAk antolatutako hitzaldi batean izan zen kataluniarrek .cat nola lortu zuten azaltzen. Euskaldunoi [...]
Ken Loach zinema zuzendari ingelesak pausu bat egin du aurrera. Bere film guztiak, astean bat, YouTuben prestatu dioten youtube.com/KenLoachFilms kanalera igotzen ari da. Oraingoz Poor Cow (1967), Kes (1969), Riff-Raff (1990) eta Cathy Come Home (Telebistarako prestatutako filmea, 1966), Hidden Agenda (1990) eta Ae Fond Kiss… (2004) jarri dituzte ikusgai. Laster ikusiko dugu zinema zuzendari [...]
Zer pentsatua eman dit Tu2is blogeko artikulu honek. Laburtuta, artikulugileak ironia handiz dio hedabide tradizionalak Twitter-ekin obsesionatuta daudela eta azken aldian, ez dagoela ekitaldi garrantzitsurik kazetariak Twitter bidez zer gertatzen den kontatzen ari ez direnik. Autorearen ustez, Twitterretik gertatzen ari den guztia uneoro kontatu beharrak, kazetariari ez dio lana ongi egiten uzten, ezta gogoeta egiteko [...]
Nahiz eta 20 egun badiren sarean dagoela, orain izan dut Asier Altuna zinegilea prestatzen ari den Bertsolari dokumentalaren aurrerapenaren berri. Entzuna nuen oso lan txukuna egiten ari zela bergararra, baina egia esan, harrituta geratu naiz lanaren kalitatearekin.
Irailean aterako omen dute paperean txertatuta joango den lehen bideo iragarkia. BBCren webgunean irakurri dugunez, AEBetako Entertainment Weekly aldizkariaren ale batzuetan sakelako telefonoena bezalako LCD pantaila bana jarriko dute, papera beraren zabalera duena.
Bost kazetarik Frantziako landetxe batean sartzea onartu dute eta bertatik albisteak idatzi beharko dituzte, baina Twitter eta Facebook bakarrik erabili ahal izango dituzte informazio iturri gisa. Anaia Handiaren kutsua izan lezakeen programa honen helburua aipatu tresnek zenbateko fidagarritasuna duten frogatzea izango da.
Argazki kamera konpakto eta telefono mugikorrek bideoa grabatzeko duten aukera ez da berria. Horren adibide Youtube bezalako orriak hornitzen dituzten milioika bideoak. Bada berrikuntza ordea Reflex kamera digitalei Full-HD edo definizio altuan grabatzeko aukera gehitu izana; hortik ateratzen ari diren emaitzek bai, horiek txundituta naukate. Argazki makina profesionaletarako egindako optikak baliatuz, bideoa grabatzeko aukera duten [...]
Ezetz asmatu nork esan duen hau: “Eremu urriko hizkuntzak, edo erregionalak deituak, edo indigenak, edo ondarezkoak, azken finean, arriskuan dauden hizkuntzak, estatu subirau bateko gutxiengo batek hitz egiten dituen hizkuntzak dira. Hizkuntza hauek galduko balira, mundu zabaleko jakinduria, kultura eta bizimoduen galera neurrigabea litzateke”.
XX. mendeko ekarpenik garrantzitsuenak egin omen dizkiote munduari. Egia esan, zerrenda ikusita, ez dira gutxi historiak “asmatzaile” izenarekin bataiatutako eskoziarrak. Komuneko bonba, anestesia, penizilina, faxa, hozkailua, telegrafoa, telebista, telefonoa, gurpil pneumatikoak… beraien hitzetan, mundua aldatu duten asmakuntzak. Denak eskoziarren batek, edo eskoziarren ondorengoek eginak. Scotland. The autobiography; 2000 years of Scottish History by Those Who [...]