Euskal spam-aren erasoa

Euskal Herrian ere norbaitek sortzen ditu gure posta zerbitzuak saturatzen dituzten spam edo mezu maltzurrak. Hori ikus daiteke Google-ek zabor mezuak nondik sortzen diren erakusten duen mapan. Gorriz markatzen ditu puntu beroak. AEB, Europa, Asia ekialdea, Australia… eta Euskal Herria!

Kazetarien obsesioa Twitterrekin

Zer pentsatua eman dit Tu2is blogeko artikulu honek. Laburtuta, artikulugileak ironia handiz dio hedabide tradizionalak Twitter-ekin obsesionatuta daudela eta azken aldian, ez dagoela ekitaldi garrantzitsurik kazetariak Twitter bidez zer gertatzen den kontatzen ari ez direnik. Autorearen ustez, Twitterretik gertatzen ari den guztia uneoro kontatu beharrak, kazetariari ez dio lana ongi egiten uzten, ezta gogoeta egiteko [...]

Badok

Euskarazko musikagintzak aspalditik merezi zuen webgunea da Badok.info. Euskarazko literaturak armiarma.com duen gisara, euskarazko musikak badok.info izango du aurrerantzean. Ikaragarrizko lana da Berria-koek egin dutena (Eresbil-en laguntza eskertu zuten). Txapela kentzeko modukoa.

Inflexio puntua blog honetan

Blogean galdu xamar, alde batera eta bestera ibili izan naiz orain arte. Eman nahi nion zentzua ezin topatu. Atzo Badok.info-ren aurkezpenean izan nintzen eta pelikuletan esaten den bezala, aspalditik buruan nuen argia ikusi nuen. Hemendik aurrera, sarean topatzen ditudan gauza interesgarriei buruz idatziko dut, informatikaren maila teknikoetan sartu gabe, erabiltzailearentzat erabilgarri litezkeenak aipatuz.