Blackberry telefonoen erabiltzaileek Twitter euskaraz konfigura dezakete, aplikazioaren azken bertsioa jaisten badute. Hasiera batean, albistea sare sozialetako enpresa erraldoiaren mugimenduen lehen adierazle zela irudi zezakeen arren, gaur jakin dugu ez dela hala.
Kukutza Gaztetxeko kideek beren YouTubeko kanalean Ertzaintzaren jarrera salatzen duen bideo bat zintzilikatu berri dute. Bertan Iñaki Azkuna hiriko alkatea eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako barne kontseilariaren azalpen puskak sartu dituzte, aldi berean, Ertzaintzak Errekalde auzoan izan zuen jarrera erakutsiz. Kontraesanak nabarmenak dira.
Wikipedia Internet osoko proiekturik harrigarrienetakoa iruditu izan zait betidanik, edonork ekarpenak egin ditzakeen makro hiztegi/proiektu ia utopikoa, ehunka hizkuntzatan dagoena gainera. Dagoeneko sortua ez balego eta norbaitek hori sortu nahi duela esango balit, ziurrenik ezinezkoa dela erantzungo nioke. Nire ekarpentxoak egin izan ditut, gehienbat euskarazko bertsioan, baina baita gaztelaniazkoan eta ingelesezkoan ere, gehienbat Euskal Herriari [...]
Sutan jarri zuten Twitter atzo arratsean kataluniarrek. Haserre zeuden, Twitter enpresarekin gainera. Suminaren arrazoia: enpresa amerikarrak bere blogean jakinarazi zuen bere zerbitzuak beste bost hizkuntzatan prest direla: Txinera sinplean, txinera tradizionalean, hindieran, filipineran eta malayeran.
Berriz ere hartu digute aurre katalanek. Eta eskerrak horri. Kostako litzaiguke bestela trena ateratzear, baina oraindik geltokian dagoela konturatzea. Twitterri buruz ari naiz, baina orokortu liteke eta hitz egin katalanek teknologia berriekin egin duten apostuaren seriotasunaz. Atzetik goaz, baina beti pentsatu izan dut ona dela gidari onari jarraitzea.
El Paíseko artikulu batetik Youtubeko kanal kriminal batera heldu nintzen. Honela zioen kazetariak: El juez les acusa (…) de llevar a la práctica un “proyecto orgánico” (…) mediante la actividad de la página web apurtu.org y de Kronika Nafarroa. Ambas iniciativas, junto a los canales de Youtube Harremanak y Apurtu Telebista tendrían como finalidad “la [...]
Xabier Lete hil zen atzo arratsean, baina sarean abeslariari buruzko errerentzia asko topa daiteke, Facebook eta Twitterretik hasi, Youtubetik pasa eta Spotifyra heldu arte. Hona bilduma bat ondare gisa gera dadin. Facebook Heriotzaren albistea jakin bezain pronto sortu zuen norbaitek abeslariaren zaletuak bilduko dituen orria. Bestalde, erabiltzaileen profiletan Leteri errererentzia egiten dioten mezuak zabaldu dira. [...]
Ezin nuen hemen zintzilikatu gabe utzi ez-dakit-nola-heldu-zaidan-milaka-bideo-horietako-bat. Azpian irakurri dudan iruzkinetako batek dioen moduan, Youtubeko onenetakoa izango da. Jendeak egiten dituen bitxikerien bildumak asko daude sarean, baina hau itzela da. Gozatu.
Internetek eskura jarri digu mundu globalizatu honetan geure ahots propioa izateko aukera. Eta mundu ikuskeran monopolioa lortu nahian dabiltzan kultura handiei itzalik egingo ez diegula jakin arren, gure errealitatea historian geuk idazteko, sareak berak emandako baliabideak ongi erabiltzea ezinbesteko zaigu kultura txikiagooi. Bide ezberdinak daude horretarako, baina lan kopuruari eta emaitzen ikusgarritasunari erreparatuta, Wikipedia helburu [...]
Abesbatza ahotsaz soilik baliaturik kantatzen duen gizataldeari deritzo. Hori dio Wikipediak behintzat. Dena den, eskua sutan jarriko nuke, hitz hori esanda, ez duzula bideo honetako abesbatza bezalako ezer imaginatzen. 12 herrialdetako 185 pertsonak osatutako korua da Eric Whitacrek zuzentzen duena. Bera da zuzendaria eta muntaia harrigarri honen egilea. PD: Bide batez, bitxikerien atala ireki dut [...]