Iragarki onenarentzat Oscar saria…

Sarrera hau lander-arbelaitz-(e)k idatzi du / Ekaina 15, 2010
Atala: Zinema

Geroz eta gehiago dira zinema zuzendariei beren produktuen iragarkiak eskatzen dizkieten enpresak. Ez da gauza berria, baina Hegoafrikan Munduko Kopa jokatzen ari dira eta Nike erraldoiak ez du aukera galdu. Bere filma… barkatu iragarkia, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarrak egin die. Egia esan iragarkia hainbat istorioren lotura da eta Youtuben ikus daiteke bakoitzaren aparteko garapena. Ikusi eta eman iritzia. Dagoeneko 12 milioi aldiz ikusi da:

YouTube Preview Image

Adidas-ek ez du atzean geratu nahi izan eta Izarren arteko guda bati ekin dio, Star Wars-eko lagunei laguntza eskatuta (eta laguntza hauek ongi ordaintzen dira!). Izan ere, Adidas Star Wars-eko protagonistei erreferentzia egiten dieten produktuak kaleratzear da. Ikusi iragarkia:

YouTube Preview ImageHoriek berrienak, eta gaia gure artera ekartzeko aitzakia, baina atzera begiratuta, badira iragarkigintzan arrakastatsu ibili diren zinema zuzendariak. BMW autoentzat 2001. urtean Tony Scott zuzendariak iragarkia egin zuen. Egia esan hau bai, hau film labur bat da, 9:45 irauten baitu! Iragarkia sarean jarri zutenean 11 milioi aldiz ikusi zen lau hilabetetan eta beren salmentak %12 igo ziren (diru asko guztira). Kontuan hartu orain bederatzi urte sareko bideo bat 11 milioi aldiz ikustea ikaragarrizko arrakasta dela, ez baitzen Youtuberik garai hartan.

YouTube Preview ImageSarean dabiltzan zurrumurruek diotenez, Mercedes-ek aurreko iragarkiari erantzuna eman asmoz, Michael Mann zuzendariari lan berritzaile bat eskatu zion. Benicio del Toro aktore lukeen Lucky Star izeneko film baten trailer gisa grabatu zuen hurrengo iragarkia. 150 segunduko zinema-lanak ez zuen emaitza onik izan, publikoaren gehiengoa filma noiz aterako zai geratu zen, iragarkia zela konturatu gabe.

YouTube Preview ImageOraindik zaharragoa eta aurrekontu txikiagoarekin egina, Smirnoff Vodkaren iragarkia. Michel Gondry zuzendariari edari dinamiko eta erakargarri batentzat iragarkia eskatu zioten. Hau egin zuen:

YouTube Preview ImageOndorio azkar batzuk boteprontoan:

  • Bat: Esan beharrik ez zer diru kopuru mugitzen dituzten post honetan aipatutako enpresa iragarleek.
  • Bi: Salmentetan eraginkortasunik izan duten ala ez, ezin orokortu daitekeen kontua da. Dena den, Nike-n iragarki batek Youtuben zuen iruzkin batekin geratzen naiz: “Iragarki guztiak zinema zuzendariek egingo balituzte, askoz ere entretenigarriagoa izango zatekeen iragarkien tartea gainontzeko programazioa baino”.
  • Hiru: Baietz noizbait Oscarretan iragarki onenaren saria gehitu (hitz egingo dugu 2020an!)
  • Lau: Iragarki guztiak Youtuben daude.
  • Bost: Zer iruditzen zaizue Iñarritu bezalako autore-zinema zuzendariak iragarkiak egiten hastea? Erredakzioan eztabaidatxo bat izan dugu eta horrengatik diot.

Irakurleen erantzunak

Ikaragarri gustatu zait iragarki guztiak zinema zuzendariek egitearen idea hori. Egungo programazioko saio asko baina interesgarriagoak izango lirateke.

Agur bero bat!

#1 
nerbiox-(e)k idatzi du Ekaina 16th, 2010 @ 11:47 am

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa
*