‘Bertsolari’ dokumentalaren aurrerapena

Sarrera hau lander-arbelaitz-(e)k idatzi du / Martxoa 2, 2010
Atala: Bertsolaritza,Zientzia eta teknologia

Nahiz eta 20 egun badiren sarean dagoela, orain izan dut Asier Altuna zinegilea prestatzen ari den Bertsolari dokumentalaren aurrerapenaren berri. Entzuna nuen oso lan txukuna egiten ari zela bergararra, baina egia esan, harrituta geratu naiz lanaren kalitatearekin.

Iaz jokatu zen Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa Nagusia aitzaki hartuta, bertsolaritzaren olatu hau dokumentatzeaz aparte, euskaldun ez denari azaltzen dio Altunak zer den bertsolaritza, hiztegiko definizio zurrunez harago, sentimeduz betetako hitzak lehen pertsonan jarrita (Andoni Egaña agertzen da gehienbat aurrerapenean). Arazorik handienak ziurrenik, bertsolarien bertso aberatsak beste hizkuntzetara itzultzen izango zuten Txintxua Films ekoiztetxeko kideek.

Honez gain, aurreko batean aipatu nituen bideoa grabatzeko gai diren Reflex argazki kamerekin dago grabatua, eta adibide ona da ikusteko aparailu hauek duten kalitate handia. Oso ona.

Hemen ikus dezakezue aurrerapena gaztelerazko azpitituluekin. Dudarik gabe, zeresana emango duen dokumentala:

http://www.vimeo.com/9356906

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa

Hurrengo sarrera: