Bost kazetari Twitter eta Facebooken fidagarritasuna frogatzeko
Atala: Zientzia eta teknologia
Bost kazetarik Frantziako landetxe batean sartzea onartu dute eta bertatik albisteak idatzi beharko dituzte, baina Twitter eta Facebook bakarrik erabili ahal izango dituzte informazio iturri gisa. Anaia Handiaren kutsua izan lezakeen programa honen helburua aipatu tresnek zenbateko fidagarritasuna duten frogatzea izango da.
Nazioarte mailan Irango hauteskunde osteko istiluak aipatzen dira Twitter-en informatzeko gaitasunaz hitz egiten denean. Euskal Herrian, iazko maitzaren 21eko greba orokorrean ere tresna honek herriz herri gertatzen ari zena jakiteko balio izan zigun, blokeo informatiboa gaindituz.
Nire ustez, Twitterrek duen alderik onena, bere informatzeko azkartasuna da. Zenbaterainoko fidagarritasuna duen? Hori beste eztabaida bat da.



