Bideoaren boom-a (Hiru urte beranduago)

Argazki kamera konpakto eta telefono mugikorrek bideoa grabatzeko duten aukera ez da berria. Horren adibide Youtube bezalako orriak hornitzen dituzten milioika bideoak. Bada berrikuntza ordea Reflex kamera digitalei Full-HD edo definizio altuan grabatzeko aukera gehitu izana; hortik ateratzen ari diren emaitzek bai, horiek txundituta naukate. Argazki makina profesionaletarako egindako optikak baliatuz, bideoa grabatzeko aukera duten [...]

Badok

Euskarazko musikagintzak aspalditik merezi zuen webgunea da Badok.info. Euskarazko literaturak armiarma.com duen gisara, euskarazko musikak badok.info izango du aurrerantzean. Ikaragarrizko lana da Berria-koek egin dutena (Eresbil-en laguntza eskertu zuten). Txapela kentzeko modukoa.

Inflexio puntua blog honetan

Blogean galdu xamar, alde batera eta bestera ibili izan naiz orain arte. Eman nahi nion zentzua ezin topatu. Atzo Badok.info-ren aurkezpenean izan nintzen eta pelikuletan esaten den bezala, aspalditik buruan nuen argia ikusi nuen. Hemendik aurrera, sarean topatzen ditudan gauza interesgarriei buruz idatziko dut, informatikaren maila teknikoetan sartu gabe, erabiltzailearentzat erabilgarri litezkeenak aipatuz.