Irlanda negoziazioetan aurrera

Sarrera hau lander-arbelaitz-(e)k idatzi du / Uztaila 16, 2009
Atala: Irlanda,Uncategorized

Gerry Adamsen iritzi artikulu interesgarria kaleratu zuen atzo The Guardian egunkariak. Izenburua: Irlanda batua posible da.

Ez daude lo Irlandan, eta ekainaren hasieran Irlanda Batuari buruzko konferentzia egin dute New Yorken ideiak finkatzen hasteko, eta Adamsen artikuluan aipatzen da otsailean fase berrian sartuko direla Sinn Féinek Westminsterrekin aste honetan hasi dituzten negoziazioak. Estrategiarik onena bakearen bidetik doala erabaki duten errepublikarrentzat, ordea,  ez da urte erraza izaten ari Ostiral Santuko Akordioa sinatu zutenetik hamaikagarren hau. Gogoratu RIRAk (Benetazko IRA) bi soldadu britainiar hiltzeaz gain, McGuinessek herritarrak poliziari laguntzera animatu zituela eta bera ere mehatxatu zutela; eta aste honetan bertan, liskar gogorrrak izan direla aspaldiko partez Belfasten auzo errepublikarretan barna ibili diren martxan orangisten harira.

Artikuluan aipatzen da Westminstergo (Londresko) gobernuarekin elkarrizketa saioak hasi dituela aste honetan Sinn Féinek. Zerbait azpimarratzekotan, Adamsek egungo egoeratik aurrerapauso irmoak emateko duen borondatea azpimarratuko nuke, eta horretarako “Britainiako gobernua Irlandaren batasunaren bultzatzaile” izatera animatzen du. To! Bestetik, unionistak erakartzeko keinuak egiteaz gain (orain arte Britainiako %2 ere ez direla eta gero %20 izango direla), abisu gisa interpreta daiteke, Irlanda batuaren proiektua gauzatu egingo dela jakinarazita. Belaunaldi hau aipatzen du Adamsek independentzia lortzeko, baina epeak markatuz otsaila azpimarratzen du fase berrian sartzeko. Honek Irlanda iparraldean izan dituzten disidenteak lasaitzeko balio behar luke, baina bakearen bidea azpimarratzen du behin baino gehiagotan.

Azkenik, testua irakurrita ezinbestean etortzen dira paralelismo eta konparazioak gure herrian bizi dugun egoerarekin. Testuaren amaieran dioena esanguratsua egiten zait,

“Estrategia zuzenekin eta konpromiso sendo batekin, Irlanda batua lor daiteke”.

Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak. Madrildik ere bai.

PD: Norbaitek irakurri nahi balu, hemen aurkituko du egin dugun euskarazko itzulpena.

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa
*

Hurrengo sarrera: