Erasmus ikasleak euskaraz

Sarrera hau lander-arbelaitz-(e)k idatzi du / Uztaila 6, 2009
Atala: Uncategorized

Erasmus programarekin urtero Europako mila txokotara ikastera –?!– doazen ikasleek aukera dute herrialde berriko kulturaz ikastaro trinko bat hartu eta bertako berezitasunez bustitzen joateko. Gainera, Europar Batasunaren kontu! Euskal Herrian ikasle-bisitari asko izaten ditugun arren, horrelako ezer ez zen; orain arte. Orain gutxi jakin dugu Espainiako hizkuntza koofizialak ere hizkuntzen zaku pribilegiatu horretan sartzea deliberatu duela Europar Batzordeak.

Ez dezala inork pentsa neurri honekin alemaniar azentuko euskaldunez beteko zaizkigunik kaleak, ezta bat-batean ikaragarrizko aldaketa soziolinguistikorik antzemango denik ere; baina aurrerapausoa da. Kultura normalizatu bat izateko bidean eman behar diren mila aurrerapausoetako bat. Txikitxoa.

Ikasleek elkar ezagutzeko aproposak diren programetan hiruzpalau astez goizero euskara eskolak hartzeak, ez dio inori kalterik egingo.

Egun euskaldunok zirkulu hauetara iristeko ditugun gabezien erakusle da gure artean urtebete pasa eta gero “Kaixo, kaña bat mesedez” esaldiak ikaragarri zaila jarraitzen duela izaten, eta horregatik, bere erdarazko bertsioetara jotzen dutela. Alegia, urte osoan hamar hitzetik gora ikasi gabe joaten direla hemendik.

Ez da ahaztu behar etxera itzultzen direnean, beren zirkuluetan gure bozgorailu izango direla pertsona hauek, eta egunen batean, kolektibo bezala kanpoan gure aldeko jarrera hartzeko prest dagoen jendea beharko dugula.

Hori bai, eskua sutan jarriko nuke, “Zertarako behar duzue zuen estatua egungo Europan mugarik ez baitago” dioten estatudun horiek, ez diotela dirulaguntzarik emango Baionara edo Iruñeara ikasketak egitera joango den poloniarrari.

Irakurleen erantzunak

Segur aski atsegingo zaizu jakitea badirela hiru urte behintzat, Euskal Herriko Unibertsitatean (Donostian, Leioan zein Gasteizen) ikasle bisitariek euskara ikasteko aukera dutela. Urtero ditugu gure artean Erasmus programakoak baina baita munduko beste toki batzuetatik etorritako ikasle ezin interesatuagoak gure hizkuntza eta kulturarekin. Normalean, lau edo sei hilabete pasatzen dituzte gure artean, eta “kaña bat mesedez” ikastarora etorri aurretik ere ikasita izaten dute askok. Euskaltegietan ere izan naiz urte askotan, eta egiaztatu izan dut bertakoek ikasturte luze batean bezainbeste ikasten dutela hauek 15 asteko ikastaro batean.
Gehienek jakin-min ikaragarria dute, oso argiak dira, eta jende euskaldunarekin euskaraz aritzeko interes handia. Gure hizkuntza ez da erraza, baina, berriro diot, bertako askok haiek adina interes balute!
Eta, bai, egiaztatu izan dut “enbaxadore” bikainak direla. Haietako hainbatek euren herrietara itzuli eta gero, Euskal Herriari eta euskarari buruzko informazioa zabaltzen segitu dute, bertako gazteen artean, blogetan…
Ez dira nahi bezainbeste (egia da askoz ere ikasle bisitari gehiago hurbiltzen direla hona), baina ikasturte bakoitzean ehunetik gora dira talde horietan aritzen direnak.

#1 
Jsb-(e)k idatzi du Urria 18th, 2009 @ 6:29 pm

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa
*