Espainiar ereserkiarekin ez zen ezer gertatu

Labur-labur. Atzo Espainiako Kopan, kataluniarrak eta euskaldunak aurrez aurre. Bertan ikusitako futbol erakustaldia alde batera utzita (zer gehiago esan genezake aurten ikusi dugun Bartzelonari buruz, orain arte esan ez denik?), Espainiar estatuko ereserkiak jarri zion gatz eta piperra partidari. Beno, hori Mestallara joan bazinen jakingo duzu, bestela ezer arrarorik ez baitzen nabaritu telebistaz.

Ertzaintzaren zenbakiak

Aste honetan jakin dugu Kataluniako Mossos D’esquadra polizia guztiek, hemendik aurrera identifikatuta joan beharko dutela. Gizarte eragile askoren aldarria errealitate bihurtua. Anonimotasunaren amaierak tentaldi askoren amaiera esan nahiko du ziurrenik. Ea hala den.