Ke artean hasitako bidea

Apirilaren 10ean suertatu zen Ostiral Santua orain hamar urte. Dudarik gabe ez zen erraza izan alde guztietako kideak mahai beraren inguruan bildu, gauerdiko azken epea gainditu eta 18 ordu beranduago kez betetako gela adostutako testuarekin uztea. Batzuk irribarretsu, besteak serio. Denak begi-zulo nabarmenekin eta nekeak hartuta. Blokeatua zirudien herri baten historian, aurrera egiteko nahiak bultzatutako [...]

Stormonten barrena

Txundigarria da Belfast kanpoaldean kokatutako Stormont jauregia, kanpotik eta barnetik. Barnetik are handiagoa da kanpotik baino. Marmolezko pareta eta zutabe zuri handiek apainduta. Egurrezko lur dotorea eta urrezko argi erraldoiak sabaitik zintzilik. Zenbait telebista kamera azken orduko lege garrantzitsuren baten testigantza grabatzen ari dira sarreran, bozeramaile serioaren ahotik. Historia handiko eraikina izateaz gain, istorio asko [...]

Umeak koxkortzen

Leku lasaia da oso Hego Belfasteko Short Strand deitzen diotena. Unionistak gehiengo (60.000 pertsona) diren eremuan kokatutako irlandar abertzaleen (3.000 pertsona) gunea da berau. Egun, beti dago irekita auzora sarrera ematen duen burdinazko ate lodia. Haurrak lasai ederrean ari dira kalean jolasean. Iraganeko borrokak liburuetarako geratu dira.

Helduko den eguna

Tiocfaidh ár lá. Gose greban hil baino ez askoz lehenago Bobby Sandsek ezagun egin zuen esamoldea. “Helduko da gure eguna”, itzuliko genuke euskaraz; “Txoki ar la”, irakurriko genuke gaeliko irlandarrez. Egun, mugimendu errepublikarraren esaldi kuttun bilakatu da Tiocfaidh ár lá.

Adreiluaren bitartekaritza

Elkarren ondoan eraikitako etxe asko elkarri bizkar ematen bizi dira Irlanda iparraldean. Leihorik ez batak bestearentzat. Horren ordez, burdinazko sare lodiak, zeruak aska lezakeenaren beldur. Tartean, sei metroko bakearen murruak.

Iragana begi bistan

Irlandako kondairak dioenez, Cúchulainn izeneko gerlaria izan zen bertako lurren defendatzailerik adoretsuena, jainkoen laguntzarekin kanpotik etorritako etsaiarekin inolako gupidarik ez zuena. Ezpata eskuan, ez omen zegoen hura garaituko zuen armada edo gerlaririk. Hala, behin, lantza batek larri zaurituta utzi zuenean, bere burua harri bati lotu eta borrokan jarraitu zuen, zutik hil zedin. Cúchulainn bi oinen [...]

Dirua bakezale

Errepublikarrek “kolonizatzaile britaniarren aurka” egin dutela dioten bitartean, paramilitar loialistek “IRAk bultzatutako komunitate arteko gatazka bati erantzun” diotela kontatzen dute. Bakoitzak bere posizioa argi du, baina horrekin ez da nahikoa. Beren borroka eta ikuspuntuak zabaldu asmoz, loialista zein errepublikarrek beren museoak ireki dituzte, taxi bidezko tourrak antolatu, auzo beroetara bisitak gidatu, kartzelak bisitatu, muralak azaldu… [...]

Euskalduna Irlandan

Derry da Irlanda iparraldeko bigarren herririk handiena, eta bertako biztanleen %80 ingururekin, errepublikarrak dira gehiengo nabarmen. Urteetan unionistak agintean izan diren sei konderrietan errepublikartasun horrek eragin handia izan du arlo politiko eta ekonomikoan; onerako baino, gehiagotan txarrerako. Hala ere, bere garaian britainiarrek no-go-area deitzen zioten (ez joan gunea) katolikoen gotorleku horretan, arazo eta kezkak aldatuz [...]

Margoen nortasunaz

Irakurri, ikusi eta entzun duenarekin hiriari buruzko nahiko ideia garbia eratu ohi du Belfastera doan bidaiariak. Bakoitzak bere erara, baina elementu komun askorekin. Bai, nik ere mila xehetasunez beteriko hiria nuen buruan, muralez betea eta iraganeko gatazka ia arnastu egin zitekeena.

Izen artean

Irlanda, irla osoa izendatzeko erabiliko dugu. Egun, bi zatitan dago banatuta: Irlandako Errepublika (independentea 1921. urteaz geroztik) eta Ipar Irlanda (Erresuma Batuko parte).